2010/05/21

SAN MARCOS GOTORLEKUA



San Markos Gotorlekuan aurkitzen gara, goiko bere terrazan.San Markos Gotorlekua 1888an eraiki zen, izen bereko mendiaren gailurrean, bigarren gerra karlistan Carlos María Isidro Borbondar jaun erregegaiaren tropa mugikorrei laguntza eskaini asmoz.Gogoan hartu behar da Errenteria leku estrategikoa zela Pasaiako portutik, trenbidetik eta N-1 errepide nazionaletik hurbil dagoelako.Gerra hau 1876an amaitzean, Gotorlekua “Oiartzungo Eremu Lubakituan” (San Markos eta Txoritokieta) integratu zen Pasaiako Portua, Donostiako Hiria eta Errenteriako herria defenditzeko ardurarekin. Luis Nieva kapitaina izan zen gaur begiets ditzakegun eraikuntzak burutzeko agindua jaso zuen ingeniaria. Inguru hau zoragarria da oinez, zaldiz nahiz mountain bikez paseatzeko. Halaber da kantauritar kostaldearen edertasunaz gozatzeko behatoki paregabea. . San Markos gotorlekua Oarsoaldeko Eskualdearen behatoki naturala da, eskuinaldean Oiartzun dago, gaure aurrean Errenteria eta ezkerraldean Pasaiako badia, hemen ederki bereiz daitezkeelarik Pasai Antxo, Pasai Donibane, Pasai San Pedro eta Lezo.
AMAIA GIL 5.C

SAN MARCOS OPILA



SAN MARCOS OPILA
San marcos opila San Marcos egunean jaten da.San Marcos egunean postre hau jateaz gain, erromeria bat ere egiten da San Marcos gotorlekura.
Erromeria hau apirilak 25ean ospatzen dugu.
sarai gonzalez 5.c

MUSIKASTE


Unai Artola 5.C

AIAKO HARRIA



Euskal Herriko Naturguneen katalogoan barneratu dute. 6.913 ha.ko hedadura du, eta Donostia,Errenteria,Hernani, Irun eta Oiartzungo udalerrien lurretan kokatuta dago.
Granitoko egitura du, antzin-antzinakoa den seinale, bertan duela 300 milioi urteko fosilak ikus baitaitezke. Nabarmentzekoa da harizti, pagadi eta baso mistoen kontserbazio egoera eta habitaten kalitatea, fauna ugari bertan bizitzeko aproposa, adibidez basakatua, basurdea, orkatza, saia, belatza, izokina eta Pirinioko ur-satorra.
Santi 5.c


Kokapena
Errenteriako Hiribildua Gipuzkoako iparrekialdean dago kokatuta, hiriburutik 7 kilometrora, Madriletik, 476km-ra eta Frantziako mugatik 10 kilometrora. Errenteriako udal-barrutiak 32km2-ko azalera du. Iparretik Lezorekin du muga, mendebaldetik Hernani, Astigarraga eta gaur Donostiako auzo den Altzarekin, hego eta hegoekialdetik Nafarroako Arano eta Goizuetarekin hurrenez-hurren, eta ekialdetik Oiartzunekin eta iparmendebaletik Pasaiako baidiarekin. Oarsoaldea eskualdekoa da, Oiartzun, Pasaia eta Lezorekin batera.


ABALLARRIKO KONDAIRA


Aballarri izeneko harria (honda harria)Adarra mendian dago, eta kontakizun ugari daude bere inguruan. Kontakizun batek dio  Basajaun bat bizi (mitologiako pertxonaia)zela basoan. Gure Basajaunak bizilagun bezala beste Basajaun bat zuen, honekin haserretu omen zen eta bere abaila hartu eta harria botatzera zihoala ardi kaketan irristatu eta harriak aldegin zion, Adarrako leku horretan geratuz.

Beste kontakizun batek, berriz, dio Buruntzaldean bizi zela Basajauna eta Aranoko herrian istiluak zeudela ikusi zuenean, haserretu eta abailarekin harria bota nahi izan zuen. Hau ere irristatu ardi kaketan eta harria erdi bidean geratu zen, Adarran.
Ez dakigu egia den ala ez, baina istorio politak dira.Adarrara igotzean gogoratu Basajaunez eta ardi kakaz...
 5.A ko Josu Gines

HARRESPIL



Harrespila monu mentu megalitiko bat da, non harriak biribilean ezarrita dauden, lursail berezi bat mugatuz. Jentil-baratza edo Mairu-baratza izenez ere ezagunak dira, bere eraikuntza edo egotzi izan baitzaie.
Euskal Herrian ere monumentu hauetako asko aurki ditzakegu. Harrespil asko talde txikitan elkartuta agertzen dira, lekuaren garrantzia agerian ipiniz. Hala ere, harrespil bakunak ere badira.
Historiaurreko argazkia da, Urnietako Onddi mendian dago bat.
Harriak borobil batean daudela ikusten dira.
Mitologiako harri inportante batzuk direla esan nahi digu.Lekuaren garrantzia agerian jartzen digu.Borobil batean egoten ziren.
ASIER SANCHEZ 5.A

EHUNGINTZA



Ehungintza etxeetan egiten zen garai batean. Urnietan ere oso inportantea zen.

Argazkiko etxean lantzen zen eta  horregatik deitzen zaio Eulianea.Hemen aspaldian oihalak egiten zituzten.

Baina herrian fabrika bat ere izan zen.
Gipuzkoan lau enpresa nabarmendu ziren: Urnietako Orio lantegia (1845).

5.Ako  Josu Serrano

ITZAIN



Itzaina kirol bat da,orain, lehen lanbidea zen eta zezenari tira eginez lehiatzen da.
Idi-demak edo idi-probak herri kirol bat da, non idi-pare batek 1.500 eta 4.500 kilogramo arteko harria plazan zehar alde batetik bestera mugitu behar duten. Gidatzen dituenari itzain deritzo.
Garai batean demarako idiak baserrian lan egiten zuen eta aposturen bat gerturatzen zenean, lan gutxiago egiten zuen eta elikadura berezia ematen zitzaion.
Gaur egun, idiak lehiaketarako bakarrik gordetzen dira kortan. Lehiaketako idia egunero mendian barrena ibilarazten dute zangoak sendotzeko, 5 kilometro inguru. Ukuiluan tokirik onena gordetzen zaio. Tarteka, probaren bat egiten dute harriren batekin idiak herresta-lanetan jarduteko ohitura gal ez dezan.
Garai bateko itzainek gure bideetan hainbat eta hainbat objektu, belar, pakete... garraiatzen zituzten akuiluarekin idi edo behiei eraginez.
Jon Martinez

ELURZULOA


Elurzuloak leku altuetan dauden zulo handi batzuk dira. Urnietan bat daukagu eta oso-oso handia da.
Urnietako elurzuloa Adarra mendian dago eta ez da erabiltzen ezertarako, eta inor erori ez dadin hesi handi batez inguraturik dago.
Elurzuloak antzinaroan izotzgailu bat bezala erabiltzen ziren, janaria eta elikagaiak mantentzeko.
Zuloan elurra sartzen zen eta altu dagoene elurra urte osoz mantentzen zen.
Urnietan dagoen elurzuloa Adarraren tontorretik
200 metrotara dagoen zulo handi bat da.


LANDER VICENTE 5A

2010/05/20

SUTEGIAK ETA AINGURASUTEGIAK



Kaixo ni Asier naiz eta sutegi eta aingurasutegiez hitzegingo dut:
Urnietako kaleak famatuak izan ziren sutegiak eta aingurasutegiei esker. XV. eta XVI. mendeetan.
Belandia jauregiaren saihetsetako etxeetan sutegiak zeuden, aingurasutegiak zehatzago esateko.Bertan aingurak ekoizten ziren. Sutegi horien aztarna bat da inguruko etxeen izena Burdinsoro, bertako soroan metatzen baitziren sutegiko hondakinak.

XVIII.Mendean sutegi hauek guztiak gainbehera handia izan zuten, zeharo bukatu arte. Industriak ordezkatu zituen.
Asier Lozano 5. B

DONEJAKUE BIDEA




Donejakue bidea hainbat pertsonek egindako ibilaldia da. Bide horren zati bat Urnietatik pasatzen da.
Egiteko bide luzea bada ere, erromesaren pausoak hori koloreko gezi eta maskorrekin apaindutako harrizko mugarriek gidatzen dituzte, Santiagorako norabidea eta distantzia adieraziz.
Santiagoko tradizioak dio Jesusen hamabi apostoluetako bat, Jainkoaren hitza Espainian zabaldu ostean, Palestinara itzuli zela. Bertan, Herodes Agripak harrapatu eta martirizatu egin zuen. Gerora, Santiagoren dizipuluek bere gorpuzkia Galiziara eraman zuten eta Alfontso II.a Kastua, erregeak, Santiagoko katedrala eraikitzea erabaki zuen lekuan ehortzi zuten.
5.Ako  John Gonçalvez



BASOA



Basoa zuhaitzen dentsitate handiko lur saila da. Sailkapen orokor baten arabera, banatu ditzakegu bi multzo handitan, zuhaitz nagusiak kontuan hartuta: Hosto erorkorraren eta hosto iraunkorraren basoak.
Urnietan ere baditugu zenbait baso. Batez ere Adarra alderantz. Pago eta haritzez osatutako basoak ditugu, oso ederrak gainera. Baso hauek, gehienak hosto erorkorrekoak dira eta udazkenean oso politak jartzen dira.
 5.Ako Leire Gonzalez de San Pedro







BURDINOLAK

Burdinolek berebiziko garrantzia izan zuten gure Herria industrializatzeko bidean.
Horietan olagizonek egur-ikatz asko behar zuten labeetan jartzen zuten mea lantzeko; errekuntza haizeak berak eragiten zuen edota eskuz mugitutako hauspoz lortzen zuten. 

XIII. mende aldera berrikuntza handi bat gertatu zen haizeola edo agorroletan: zeharrolak sortu ziren, ibaietako uraz baliatzen ziren burdinolak. Uraz mugiarazten zuten gurpil bat (azelina) tarteko, olagizonen nekea arindu zuten eta lanaren errendimendua areagotu. 

Berriro XIX. mendearen erdialdera aurrerapauso bat eman zen. Gure herriko siderurgiak garai hartarako modernotzat jo daitekeen berrikuntza teknologikoa onartu zuen: labe garaiak.

Urnietan ere olak izan ziren eta garai batean inportanteak izan ziren.
5.Ako Uxue Sanchez

SEGA


Sega lehen, ez zen herri kirol bat, baizik lanbide bat.
Baserritarrek beharrezkoa zuten sega. Baserrietako belardietako belarra mozten zuten beraien abereak bizirik mantentzeko bestela abereek ez dute janaririk.
Sega , gaur egun, herri kirol bat da. Baserrietako belardietan egiten den herri kirola. Beraien helburua, ahalik eta belar gehien moztea da.

Euskal Herriko hainbat baserritarrek, baserriko abereak mantentzeko, ia-ia egunero belarra mozten dute. Moztu bezain pronto, baserritarrek belarra bildu behar dute: gure herrialdean euria beti prest dago gu agurtzeko-eta.

Eta zer da sega? Laborea eta belarra hondo-hondotik ebakitzeko erabiltzen den lanabesa, bi eskutoki dituen kirten luze eta zuzen batez eta honek muturrean duen burdinazko xafla luze eta okertu batez osatua. Txapelketarako erabiltzen den xafla luze eta oker horrek 1,18 m eta 1,24 m artekoa izan behar du.
5.Ako Inhar Oiarzabal

IKAZKINTZA


Ikazkintza prozesu naturalaren bidez egurretik ikazkintza lortzen duen lanbide zaharra da.

Txondor izeneko egur pilaketa eratzen zuten ikazkinek minerala lortzeko. Prozesuak aste batzuk irauten zitun, 50.000 bat kilogramo egur erabiliz.

Egur-ikatz ekoizpena, "Egur-ikatza" Euskalerritik oso antzinako garaietatik eta gaur egun arte iraun du. Ikazkinek erabiltzen zituzten tresnak: eskubara; belakia.



NAHIA SALSAMENDI 5.A

URNIETA lehen eta orain

URNIETA


LEHEN eta ORAIN




ANE CARMONA

ARTZAIN


Artzaintza animaliak edo aziendak taldeka zaintzeko jarduera da, normalean mendian, zelaietan edo kanpoaldeetan orokorrean lan eginez. Tradizionalki, artzain-txakurrek asko laguntzen dute zeregin honetan. Eusakl Herriko artzainak ezagunak izan dira historian zehar eta munduko beste toki batzuetan. Izan ere, XIX . mendetik aurrera hemendik joandako asko artzain ibili ziren Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldean, esate baterako: Idaho, Kalifornia eta Nevada estatuetan, batik bat.

GARAZI RAMOS.




INDAR APUSTUA

Hau Urnietako plazan egindako indar froga bat da. Besteari zuregana eramatea saiatu behar da

eta hori lortzen duenak irabazi egiten du. 1950.urte inguruko argazkia da hau.


HARRI-JASOKETA

Ibaiko uharriak edo mendiko harkaitzak aspaldi-aspaldiko garaietatik eskainiko zioten euskaldunari bere indarrak neurtzeko aukera erraza.
Gainerako herri-kiroletan bezala dokumentunari bere indarrak neurtzeko aukera erraza.
Gainerako herri-kiroletan bezala dokumentu idatzi bakar bat ere ez zaigu iritsi harri-jasoketari buruz.


SOKA-TIRA

Soka-tiran bi aurkako giza indar, soka bati eutsita, elkarri herrestan eramaten saiatzen dira. Kontzeptu sinple honen ondorioz, kirol hau aspaldi-aspaldiko antzinatetik da ezaguna eta hedadura geografiko oso zabala du gaur egun. Argazki hau pasa den mendeko 60. hamarkadan aterata da. Bertan Urnietako soka-tira taldea ikus daiteke.

JULEN VILLAR



FUTBOLA



UKE Urnietako Kirol Elkarte bat da eta 25. urteurrenera iritsi da. Futbolari dagokionez, 25 urte hauetan 3.000 partidatik gora jokatu dira. 3.500 baimenetik gora egin dira, eta 50etik gora dira taldetik pasatako entrenadoreak.

500etik gora dira taldetik pasa diren jokalariak, eta bataz beste 7 denboraldi egin dituzte taldean.

2009-10 denboraldiko taldeak hauek dira:

Infantil txiki

Infantil maila, mutilak

Infantil maila, neskak

Kadete maila, mutilak

Jubenil maila

Erregional maila, mutilak

Erregional mailako taldeak aurreko denboraldian lortu zuen mailaz igotzea eta denboraldi honetako helburua mailari eustea du.

NESKAK

Nesken taldeak, lehen fasea azaroan amaitu zuen 7. postuan 3 partida irabazi, 3 berdindu eta 3 galdu ondoren. Orain kopa jokatzen ari dira.

Urnietako futbolariak, denboraldi hasieran ateratako argazkia.

LEIRE MOREIRO 5.C


VEGASA FABRIKA


  1. 1962. urtean eraiki zuten fabrika hau.Urnietan eraiki zuten lehen fabrika izan zen eta bere izena Vega Lantegiak S.A.zen.
  2. Metala erabiliz (sukalderako...) altzariak egiten zituzten. Gaur egun desagerturik (eraitsita) dago eta fabrikak okupatzen zuen lekuan bere izena duen auzo bat dago. Bere garaian oso handia zen, argazkian ikusten den bezala.
Julen Ansa

IARZA BASERRIA




Uste da XV.mendekoa izan daitekela. Iarza baserriak ez dauka armarririk, ez dakigu noiztik, zeren ez baitu inork gogoratzen.

XVII.mendearen amaieran, Nicolas de Yarza ageri da Santiagoko Zaldun bezala.

Baserrian bilakatua eta bai aurreko mendearen bai oraingoan jabeak maiz aldatu dira, bizilagunak bezalaxe. Iarza, gaur, baserri handi bat da, forma errektangularrekoa eta orain dela urte asko bi bizitzetan banatua. Foru Aldunari terrenoak saldu baino lehenago 49.000 m2 zituzten baina gaur askoz ere gutxiago.

IORITZ LIZEAGA


KAIKU URNIETAN



Kaikuk produktu asko dauzka: Actif, Benecol, Bitaten, Bifi... Kaikuk duen kalitatea abeltzainei zor zaie. Abeltzainen
kooperatibak dira garapen- bide berriak bilatzeko abiapuntu onenak.
2.000 dik gora kamioi isotermoz osatutako logistika- sare
zabala daukagu. Guresela eta Copeleche abeltzain-kooperatibek 1950eko hamarkadan martxan jarritako esne-zentralen ondorengoa da 2004an sortutakoa. Produktu-eskaintza zabala etengabe handituz doa berrikuntzaren bidez.Itunak sinatu ditu sektore honetako Europako erreferenteekin eta Amerikan zabaltzen ari da. Instalazioak dauzka Txilen, Mexikon eta Argentinan, baita Frantzian ere.
Ainitze Ahiertza

AIZKORA URNIETAN



AIZKORA

Gaur egun aizkora lehen baino askoz ere gutxiago erabiltzen da.Beharbada aizkora izan daitekeherri kirolik gogorrena eta baita ikusgarriena .Gazte asko dabil orain aizkoran.Aizkolari handiak izandiraEuskalHerrian.:Mindegia,Arria,Luxia,Mendizabal...Festetan eta herri kiroletan erabil-tzen da aizkora.

Argazki honetan ateratzen dena Migel Irazusta Goikoetxea da, “Polipaso” ezi- zenez ezaguna eta oso ona zen aizkoran. Urnietako San Juan plazan daude eta orain dela 50 urtekoa dela uste dut. Aizkora-apustuak berriro ere modan daude.

Joxe Ramon Jauregi Urnietako aizkora artisaua da, Euskal Herriko aizkora artisau bakarrenetakoa. Maitasun handia dio aizkorak egiteari eta naiz eta zaila izan aizkorak eginez bizitzea lortu du.

KORRIKA

Gaur egun egiten da korrika. Korrika atletismoa da. Atletismo deritzo lasterketa, jauzi eta jaurtiketen kirol proben ezberdinak osatzen duten sortari.

Urnietan egiten dugu mendi-atletismo froga bat. Urnieta-Adarramendi-Urnieta du izena frogak eta izenak dioen bezala Urnietatik Adarra mendira korrika igo eta ondoren korrika jaitsi Urnietaraino egin behar da.

Rekorra Inout Zincak du, 1h 00min 37s-rekin. Nesketan Alizia Olazabalek du rekorra 1h 14min

25s-rekin. 5 urtetan Inout Zincak irabazi du, baina aurten Didier Zagok irabazi du Inouten errekorra hautsi gabe. 11:00-etan hasten da froga ori San Juan Plazan. Froga honek 13,5 km-ko luzera du.

Argazki honetan froga honen irudia ikus dezakezue.


Hemen ateratzen den korrikalaria Gaspar Esnaola urnietarra da.

Ahalegin handien ondorioz jasotako garaipenak eman dizkio atletismoak Gaspar Esnaolari. 1988an Suelen ospatu ziren Olinpiadetan parte hartzear izan zen, baina lesio batengaitik ez zuen egin eta atletismoa bera uztera behartu zuen. Urnietak kirol txapeldun handia izan zuen urtetan.

HAUEK DIRA GASPARREN GARAIPENAK

1981: Donostiako Maratoiko txapelduna.

1982: Donostiako Maratoian bigarren.

1983: Donostiako Maratoiko txapelduna.

1984: Lisboako Maratoian hirugarren eta Londreskoan bederatzigarren.

1985: Espainiako Maratoiko txapelduna Laredon, Europako Txapelketan hamabigarren (Erroma) eta Munduko Maratoi Txapelketan 28. postua (Hiroshima).

1986: Rotterdamgo Maratoian seigarren.

1987: Espainiako Maratoi Txapelketan laugarren.

1988: Espainiako Txapelketan hirugarren.

Naroa Sarasua

HARGINAK



1989.urteko argazkia da, Amaia Rosek atera zuena, hargiñak arroketatik harria atera eta aztertu ondoren zatitzen ari da. Uste dugu erdi aroko argazkia dela, ez gaude oso seguru ez dugulako beste argazkirik.

Gizon bat porrarekin harria jotzen ikusten da argazkian eta harri hori menditik lehergaiuz lehertu, atera, aztertu eta gero jotzen ari da forma jakin bat emateko.

Erakutsi nahi digu garai bateko harginek nola egiten duten lan. Zer pauso ematen zituzten menditik atera aztertu eta forma jakin bat eman ... Nire ustez ere esan nahi digu garai honetako eta eta aspaldikoa desberdintasunak zeintzu diren.

Harria erregai gisa erabiltzen zuten garai batean. Erregaia lortzeko burdin urtua behar zen, eskuratzeko harria menditik atera eta labe zilindrikotan erretzen zuten.

Nere ustez lan gogorra izango zen hau baina orain lan hauek beste modu batera egiten dira makinaz, robotez.... Lan honen zati gogorrena blokeak egitea da nere ustez, eskuz zinzelarekin poliki-poliki egin behar dira eta gainera neurri batean egin behar dira bestela berriz hasieratik.

0IER URBIZU 5.A



SANSONARRI


Urnietan bada Sansonarri deitzen den harri handi bat, Abailarri inguruan, eta badu bere istorioa.

Badirudi Sansonek harria Aranora bota nahi zuela, baina irrist egin eta harri hori erdi bidean

geratu zen. Bestalde, ezaguna da baita ere Marizulo deituriko koba, Besabitik gertu (mesolitikoko

gizaki aztarnak azaldu dira bertan).

Urtero Adarrara joaten gara egun pasa eta harri honetara igotzen gara. Altura haundia dago

gutxienez 3 metro dauzka eta gehienez 5 metro.

DAVID GALAN 5.A


MARIZULO







Xoxokatik Goiburu auzoan pista hartuko dugu, Marizulo baserrirantz, behin bere fatxadara iritsiz, ezkerraldean, haritz eta lizarrez osatutako zuhaizti baten babesean, Montefrioko karobia (52zk) dagoelarik. Bere jabetza duen baserriaren izenez, tipologia zaharreko karobi zoragarria aurki dezakegu (1.600km) (300m).

Pistan aurrera jarraituz, bide-bazterretik, eskuinerantz, behealdetik, huntz eta larrez estalita, kare-harrizko hormetan, Marizuloko hilobi-kobaren (50zk) ahoak aurki ditzakegu; koba honetan, arkeologi indusketa arretatsuen ondoren, bailaran ezagutzen diren giza-aztarnarik zaharrenak aurkitu ziren, historiaurreko neolitoan datatuak. Gizon baten eta txakur baten hezurdurak aurkitu ziren, Neolitikokoak omen ziren.

IZARO BENGOETXEA 5.A

ABELZAINTZA





Abeltzaintza historia aurretik egiten den lanbide bat da eta gaur egun arte irauten du.

Abeltzaintza lehen sektore ekonomikoaren jarduera da, azienda edo abereak zaintzeaz arduratzen dena. Euskal Herrian tradizionalki oso lanbide hedatua izan da, tipikoki baserriarekin lotutakoa, gaur egun gainbeheran doan arren.

Orokorrean, abere edo animaliak bi taldetan sailka ditzakegu: azienda larria (behiak , zezenak eta zaldiak) eta xehea (ardiak, txerriak eta ahuntzak ). Hauen ustiapenaren bidez, esnea , arrautzak eta bestelako elikagaiak lortzen dira.

Abeltzainak dira lanbide hau dutenak. Askotan nekazaritzarekin lotura handia daukate.


JOSUNE LARRAYOZ 5.A

TRIKUHARRIAK



KAIXO NIK TRIKUHARRIEI BURUZ HITZ EGINGO DUT:

Trikuharriak edo Jentiletxeak hildakoak lurperatzeko monumentu megalitikoak ziren.

Dolmen hitza hizkuntz askotan erabiltzen da eta harrizko mahaia esan nahi du bretoieraz .Dolmen baten itxura horrelakoa da: bi zutarri zutik eta gainean harlauza bat .

Urnietako mendietan zenbait monumentu megalitiko ere aurki ditzakegu: harrespilak, trikuharriak eta hilobi bat, Urnietan badazkagu aztarnak ADARRA mendian.

Ezezaguna da haien esanahi zehatza. Bilerak egiteko toki jakinak izan zitezkeen, edota ospakizunetako sutzarrak pizteko tokiak. Baliteke izaera erlijiosoa edukitzea, eta bertan jainkoei edo hildakoei errezatzea.



OMAYRA MERIDEÑO

ELIZA ERROMANIKOA




Kaixo, 5.Bko Gorka naiz eta Eliza erromanikoei buruz hitz egingo dizuet:

Argazki hau 1914. urtekoa da, eta ez daukagunez Erdi Aroko argazkirik eta honek Erdi Aroko giroa duenez, Erdi Arokoa dela esango dugu.

San Juan plazatik egina dago, eta San Migel eliza (Urnietako eraikin zaharrena, eliza erromanikoa) ikusten da.

Argazki honetan oso ondo ikusten da zein den aztarna garbiena eliza erromanikoa dela jakiteko. Aztarna hori puntu erdiko arkukoa da, kareharri ilunez egina eta apaingarririk gabea. Eta beste bat dago ere: dorre zaharrera igotzeko eskailera-dorre biribilean.

1837 ko irailaren 8 an gerra karlista Urnietara etorri zen, eta sute bat eragin zuten.

Sutearen erruz eliza erre egin zen, eta 5 etxe bakarrik onik atera ziren. Urnietarrak, hain haserre jarri ziren eliza erre zutenean, karlista bati jarraitu eta elizaren suari bota zutela.

GORKA CURIEL 5B


POSTA ZERBITZUA





Kaixo, ni Julen naiz eta posta - zerbitzuaz hitz egingo dizuet:

Gaur egun posta, postetxea, posta – zerbitzua eta gisa bereko hitzak ezagun egin dira Euskal Herrian.

Lehen ere bai, agidanez, errepide nazionala Urnietan zehar pasatzen zenean. Dilijentziak zaldiz garraiatzen zirenean etxe honetan zaldi–aldaketa egiten omen zen eta herritarren mandatuak hemen hartzen eta ematen zituzten. Hortik Posta izena etxeak.Gaur egun etxe hori ez dago, bota egin zutelako.

5.B ko Julen Sanchez

AUTODROMOA


Lasarteko zirkuitoa lehena izan zen, ez zen autodromoa, herriko errepideak aprobetxatu zituzten bertan kotxeen lasterketak egiteko.

1920. urtearen inguruan hasi ziren frogak, Gerra hasi zen arte erabili zituzten errepide haiek. Bertan egin ziren: 10 aldiz Españako sari Nagusia, sei aldiz Iraupen lasterketa, (12 ordu irauten zituen) eta froga asko.

Zirkuitoak 17 kilometro zituen.
1935ko udan Achille Yarzik bere autoarekin abiadura errekorra gainditu zuen 174 Km/h.

Asier Robledo

PLAZAOLA TRENA


Kaixo lagunok! Plazaola trenaz hitz egingo dizuet .
Plazaola trena Donostitik Iruñeraino joaten zen trena da. Berastegi, Elduain, Villabona, Urnieta, Andoain ... herrietatik pasatzen zen . 1902an sortu zen, 1910ean Iruñearaino iritsi zen.
Plazaolak trenbide estua eta lurrunezko trakzioa izan zuen.
Sorreran meatzerako-trena izan zen eta burnia garraiatzen zuen Plazaolako meatzeetatik Andoainera (Gipuzkoara).
1914 urtean bidaiari-trena izan zen, Donostia eta Iruñea hiriburuak lotzen hasi zen, biak ere albo-hiriak.
Horrela iraun zuen 40 urte; merkataritzarako eta komunikaziorako bide izan zen, eta, aldi berean, kulturaren elkartrukerako ere aukera eman zuen.
1953 urteko uholdeak alde batetik, eta autobusen konpetentziak bestetik, heriotza ekarri zioten trenari 1958an, eta geroztik arrastoak dauzkagu, zimurrak bailiran, gure paisaiaren begibistan.

SACHA FRUTOS 5.B


ZUTARRIA


Argazkiko zutarria Etenetakoa da, Adarra mendiaren magalean dago.

Zutarria lurrean tente jarrita dagoen harri bat da, oroigarri bat. Monolitikoak izaten dira, harri eta tamaina ezberdinetakoak, eta batzuk garaiera handia izan dezakete. Batzuetan testuak, zeinuak, ikurrak eta irudiak zizelkatzen ziren, berekokapenaren arrazoia azalduz. Horrela, arkeologoentzat Eta historialarientzako dokumentu garrantzitsuak dira.

Hainbat garaietan eta kulturatan ohiko oroigarria izan da. Euskal Herrian eta Europa mendebaldean ohikoak dira Harri Aroan altxatakoak. Zutarriaren tamaina oso ezberdina izan daiteke bat eta beste baten artean. Batzuk 5 metro baino gehiago ere neurtzen dute.

Zutarrien forma ere oso aldagarria da. Zutarriak trikuharria eraikitzeko ere erabiltzen ziren, baita hauekin zerikusia duten beste eraikin batzuek ere, hala nola, harrespilak.

Zutarriak, oso ohikoak dira Asterixen istorioetan. Egia esan, bere abentura guztietan, Obelix beti agertzen da, uneren batetan, zutarri bat eskuetan duela.

JESSICA ANDRE

URNIETAKO KLIMA


URNIETAKO KLIMA


Urnietako klimari buruz hitz egingo dizuet :

Urnietak, klima ozeanikoa du. Urnietakoa klima hotzepel hezea da. Tenperatura hotzepelak, hezetasun nabaria eta euri ugari izaten dira Urnietan urte osoan zehar. Hala ere, uda eta negua nabari bereizten dira batez ere tenperaturari buruz. Euria, berriz, urte osoan izaten da eta neguaren eta udaren arteko aldeak txikiak izaten dira. Elurra, ordea, oso gutxitan egiten du, urtean behin-edo, eta 5-10 alditan izozten du urtean. 2007an euri kopurua 1.536,1mm izan zen. Batez besteko tenperatura 15°C ingurukoa izaten da, udako handiak bero handiko sentipen termikoa sortzen duen arren. Hego haizeak jotzen duenean, tenperatura supituki igo daiteke, neguan 20°C eta udan 38°C eragin arte.


OLATZ URRUZOLA

HERRITARREN BIZIMODUA


Kaixo, trontzalariei buruz hitz egingo dizuet.

Herri kirolak jendetza izugarria biltzen zuten, bai herriko festetan izaten ziren bileretan, bai Goiburukoetan edo baserriren batean ala bestean antolatzen ziren erakustaldi eta lehiaketetan.

Argazki hauetako lehian, behinik behin garbi ikus liteke hau, gazte eta helduenentzat izan ohi zela ikuskizuna.

Trontzatu beharreko enborrak, hankak lurperatuta zituzten asto moduko batzuetan eusten ziren.

LIBE ARRUARTE 5.B

URNIETAKO RENFE TRENA

Kaixo, Agustin izena dut eta Urnietako Renfe trenari buruz hitz egingo dizuet:
Trena XIX. mendearen bukaeran azaldu zen Urnietan eta oraindik ere Urnietatik pasatzen da.
Gure arreta deitzen duen trena Norteko trena da.
Burdinbide hau egiteko azterketak Letourneur ingeniariak egin zituen, eta berak gidatu zituen lanak ere. 1858ko ekainean, hots handiz, Tolosan obren inaugurazioa egin zen. 1863an Donostia-Beasain tartea ustiatzen hastea lortu zen, eta hurrengo urtean linea Altsasuraino iritsi zen. 1864ko abuztuaren 15ean inauguratu zen ofizialki, Donostian, Madril-Paris linea.
Gaur egun ere oso inportantea da trena gure herrian, Donostiara azkar joateko aukera ematen digulako.
5.B ko Agustin Naranjo

2010/05/19

BASERRI ZAHARRAK: ANTSO BASERRIA


KAIXO!!!!,Antso baserriaz hitz egingo dizuet:

Benta tabernatik Xoxokara doan bidetik metro gutxitara dagoen baserri handi bat da. Gaur egun errepidea dauka.
Miguel Tomas Eleicegui, Urnietan oso ezaguna, 1809.urte aldera bizi izan zen bertan. Oso gizon azkarra izan zen, zenbait liburu zeuzkan, olerkiak irakurtzen zituen eta Testamentu Zaharra-ren jabe zen.

Baina beti besteei utzi, eta azkenean galdu egin zuen. Etxearen inguruan basoa zegoen eta bertan Miguel Tomasen oinotsak entzuten ziren. Gaur baso hori isiltasun eta bakardadean geratu da.
5.Bko Ohiane Pellejero



BRUNET INDUSTRIA


Lehen Urnieta Oriaraino iristen zen. Oria Lasarten, hegoaldean, dago. Auzo txiki bat zen. Garrantzi gehiago hartu zuen auzoa k Brunet eta Cia fabrikak ireki zituztelako, hau 1848an gertatu zen. XIX. Mendean 400 langile baino gehiagok lan egin zuten fabrikan.Oria handitu egin zen, lana egiten zutenentzat eta familientzat etxeak egin zituzten. Eta Pequeña Rusia deitu zioten Oriari.
Hau izan zen Urnietan kokatutako lehen industria inportantea, geroztik asko eta asko eraiki dira gure herrian.

5.Bko Aratz Urdangarin 

LANDARETZA









Landaretzari buruz hitz egingo dut:

Urnietan zuhaitz hauek ikus ditzakegu: lizarra, haritza, ezkia, zumarra, astigarra, pagoa, zumea eta haltza. Batez ere lizarra eta haritza aurkituko ditugu. Ezkia, gaztainondoa, astigarra... neurri txikiagoa duten zuhaitzak dira. Pagoa, zumea eta haltza neurri txikiagoan, betiere hezetasun mailaren arabera.

Azpiko basoan, urritza, elorri beltza eta garoak izango lirateke.

Belardi eta soroek ere oparotasun eta aniztasun nabaria erakusten dute. Oro har, Urnietako landaredia klima ozeaniko heze bati dagokiona izango litzateke, tenperatura hotzepelekin, Kantauri isurialde osoaren antzera.

Herrigunetik kanpo soroak eta baratzak dira, baserrien ustiapenen ondorioz, antzinako landaredia ezabatu dutenak. Gune batzuetan, ordea, garoa eta txilarra dira nagusi, antzinako basoaren desagerketaren ondoren garatu den landaredia. Bertakoak ez diren Pinus radiata eta Pinus insignis landatuta daude.

LYDIA USARRAGA



ELIZA KARLISTADETAN



Argazki hau Urnietako elizarena da, Karlisten garaian. Lehen gerra Karlistan Urnietako
elizaren dorrea erre egin zuten.
Fernando VII.a hil zenean lehen gerra karlista hasi zen. Urnieta izan zen Gipuzkoan lehen Karlistadan kalte gehien jaso zituen herria.
1837/8/9an Karlistek Urnieta erre egin zuten eta 5 etxe bakarrik geratu ziren.
Urnietarrek sute bat eragin zuen gizona jazartu zuten eta Etxeberri baserrian harrapatu eta bizirik zegoela erretzen ari zen elizara bota zuten. Urnieta 2 urtez egon zen biztanlerik gabe.
Urnietako amona batek kontatzen zuen bigarren gerra Karlistan Santa Cruz Karlisten burua bere Kasetan agertu zitzaiola. Afaldu eta ondoren Kasetaren ondoan zegoen zulo batean lo egin zuen. Hurrengo egunean Santa Cruz eta bere gizonek diru askorekin Españako bankura zihoan trena lehenik bidetik atera eta eraso egin nahi izan zioten. Baina Gabriel San Sebastian aguazilak salatu egin zituen eta ezin izan zuten beraien helburua lortu.1975-9-17an Liberalen eta Karlisten artean beste gerra bat egon zen eta Urnietar askok tifua eta biruela eduki zuten.
5.Bko Iñigo Juanikorena

TXIRRINDULARITZA

Txirrindularitza bi gurpileko txirrindu batean praktikatzen da, oinekin bi pedal sakatuz, hankekin indarra eginez.
Euskal Herriko Itzulia: Euskal Herrian ospatzen den txirrindulari proba ospetsuena da, UCI
ProTour ligaren barruan dago.5 egunez osatzen da itzulia (2006 tik aurrera 6), eta apirilean izaten da.
Txomin Perurena da argazkian ateratzen dena, argazki hori 1960-1970an aterata zegoen.Txomin Perurena 1943ko abenduaren 15ean Oiartzunen jaio zen ( Gipuzkoa).
Etapa guztietan ondo moldatzen zen, sprintetan ondo eta mendian ere primeran.
Munduko txapelketan ,1977an, bostgarrena izan zen.
Txirrindularitza profesionala utzi ondoren, Teka, Orbea eta Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendaria izan zen.
Argazki honetan Urnieta zeharkatzen ikusten dugu urnitarren txaloen artean.


IÑIGO FERNANDEZ

ERRET-BIDEA



Erret-bidea Europatik Santiagora zihoazen erromesek erabili zuten baina hori baino lehen, erromatarren garaian ere erabilia izan zen. 

Erret bidea bezala ezagutua da eta Gipuzkoa zeharkatzeko ohiko bidea zen.

Europatik zetozen erromesek ere asko erabili zuten, bazekiten ez zela biderik motzena baina bai erosoa, zihurra eta babestua. 

Gipuzkoako ibilbidea Irunen hasten da eta
Andoainera iritsi aurretik Oiartzun, Astigarraga, Hernani eta Urnieta zeharkatzen ditu.
5.Bko Imanol Odriozola

URNIETAKO ERLIEBEA



Urnietako udalerria Donostiako Eskualdean dago. Eskualde horrek Donostia, Hernani, Urnieta, Usurbil, Orio, Lasarte-Oria eta Astigarraga Udalerriak hartzen ditu.

Donostiako eskualdea Gipuzkoako iparraldean dago, eta muga naturalak Kantauri itsasoa, Urola Kosta, Tolosaldea, Oiartzualdea eta Nafarroako probintzia ditu.

Urnietako herriari dagokionez, Oria eta Urumea ibaien arteko ibarrean dago kokatua.

Urnietaren mugak honako hauek dira: iparraldean Lasarte-Oria, ekialdean Hernani, hegoaldean Hernani eta Elduain eta mendebaldean Andoain eta Lasarte-Oria.
Urnietako udal barrutiak 2.265,4 hektareako zabalera du gaur egun; lehen, Lasarte-Oria banandu artean (1986), gutxi gorabehera 27 km2 zituen.


Udalerriko lekurik garaiena Adarra mendiaren gailurra da (817 m), eta hurrena Onddi mendiaren gailurra (543 m); baxuena, berriz herrigunea bera da, itsasoaren maila baino 15-25 metro gorago baitago.

Erliebea menditsua da, muinoak eta mendixkak dira nagusi, bailara korapilatsuen eta errekatxoen artean banatuta.

MAITANE DOMINGUEZ