2010/05/18

SASKIGILEAK

Garai batean, ia baserri guztietan saskiak egiten ziren nork bere pasadizua egiteko behintzat. Batzuk modu batekoak eta besteak bestekoak, bakoitzak ahal zuen modukoak, etxerako behar zirenak.Saskiak modu askotara egiten dira. Beraiek ere ez zituzten denak berdinak egiten, batzuk zumitz zabalarekin eta beste batzuk estuarekin egiten ziren. Makil meheari azaleko zumitza bakarrik ateratzen zioten. Egur lodiari, berriz, zumitz zabalak, eta dena zumitz bihurtu behar zen enborra. Honek lan haundiagoa izaten zuen. Dena zumitz egiteko enborrak bastante lodia behar zuen, eta ondo berotu behar enborra horretarako. Saskigileak, artean ibiltzen direnak, labe bereziak dituzte horretarako jarriak. Egurra ondo berotu ezkero zumitza errez ateratzen da. Ianire Senperena

No hay comentarios: