2010/05/18

ZESTA PILOTA




Zesta punta pilota joko bat da, xistera handia izeneko tresna edo sesta batekin jokatzen denaKirol honi, Jai Alai ere esaten zaio nazioartean, eta horregatik da ezaguna Euskal Herrian.
 Kirol hau ere jokatzen dute beste herrialde batzuetan: Frantzia, Mexiko, eta AEBak kasu. Espainian ere jokatzen da. Munduko joko bizkorrena da, pilotak hartzen duen abiadura handia delako. Ahuntz larruz forraturiko 125tik140ra gramoko pilotak, 302 km/h har ditzake. Jose Ramón Areitiok lortu zuen errekor hori, Newport Jai Alai pilotalekuan, Rhode Islanden.
Argazkian agertzen den pilotaria Jose Antonio Etxeberria urnietarra da. Estatu Batuetan jokatu zuen Floridako Tampa hiriko frontoian.
Ezaugarriak
Euskal pilotaren barruan dagoen espezialitateetako bat da, eta FIPV edo Nazioarteko Pilota Federakuntzak, bere munduko pilota txapelketetan ospatzen den espezialitateetako bat.
Saskiak gaztainondo zurez eta zumez egiten dira. Saskien luzera ezberdina izaten da aurrelarien eta atzelarien kasuan. Aurrelarien saskia, 62 zentimetro inguru neurtzen du , eta atzelariena, berriz, 68zentimetrokoa da.

No hay comentarios: