2010/05/19

URNIETAKO ERLIEBEA



Urnietako udalerria Donostiako Eskualdean dago. Eskualde horrek Donostia, Hernani, Urnieta, Usurbil, Orio, Lasarte-Oria eta Astigarraga Udalerriak hartzen ditu.

Donostiako eskualdea Gipuzkoako iparraldean dago, eta muga naturalak Kantauri itsasoa, Urola Kosta, Tolosaldea, Oiartzualdea eta Nafarroako probintzia ditu.

Urnietako herriari dagokionez, Oria eta Urumea ibaien arteko ibarrean dago kokatua.

Urnietaren mugak honako hauek dira: iparraldean Lasarte-Oria, ekialdean Hernani, hegoaldean Hernani eta Elduain eta mendebaldean Andoain eta Lasarte-Oria.
Urnietako udal barrutiak 2.265,4 hektareako zabalera du gaur egun; lehen, Lasarte-Oria banandu artean (1986), gutxi gorabehera 27 km2 zituen.


Udalerriko lekurik garaiena Adarra mendiaren gailurra da (817 m), eta hurrena Onddi mendiaren gailurra (543 m); baxuena, berriz herrigunea bera da, itsasoaren maila baino 15-25 metro gorago baitago.

Erliebea menditsua da, muinoak eta mendixkak dira nagusi, bailara korapilatsuen eta errekatxoen artean banatuta.

MAITANE DOMINGUEZ


No hay comentarios: