2010/05/19

EGAPE IKASTOLA


Hemen, Egape Ikastolari buruzko historia laburra azalduko dizuet.

Egape Ikastolaren lehen urteak nahiko ilunak izan ziren. Ilusioz beteak bai,baina aldi berean zalantzaz josiak.
Gutxi ziren magisteritza ikasten zuten euskaldunak, Eta beharrezkoak ziren irakasle tituludunak, ikastolak lege barruan aritu behar zirelako. Urnietako irakasle batzuk  beste zenbait ikastolak baino lehenago lortu zuten tituloa. Aurreneko irakasle tituludunak Milagros Ugartemendia eta Mikel Arregi izan ziren, ondoren, Juxto Egaña (1969) eta Begoña Goya (1971) etorri ziren.
Andereño eta irakasle hauek, ikastolan hasi aurretik, “Praktika” izeneko ikastaldiak egiten zituzten beste ikastoletan.

Lehen Egape ikastola, gaur egun, Sarobe dagoen tokian zegoen. Hasierako beste andereño batzuk Nerea Eizagirre, Amaia Unanue eta Mariaxabel Aldasoro izan ziren.

Gaur egun go ikasle eta irakasleak
Gaur egun Haur Hezkuntzan 154 ikasle daude, Lehen Hezkuntzan 270 ikasle eta Haur eta Lehen  Hezkuntzan 44 irakasle daude (Hezitzaileak barne). D.B.H-n 127 ikasle eta 24 irakasle daude.
Konturatuko zareten bezala, egoera izugarri aldatu da.
Ander Gomez


No hay comentarios: