2010/05/28

ORERETA

ORERETA RENTERIA
XIX. mende hasieratik duela hamarkada gutxi batzuk arte, Errenteria-Orereta gaileten herria bezala zen ezaguna; izan ere, Espainiako Estatuko gaileta ekoizle handiena zen.

Urtetik urtera izendapen hori galtzen joan den arren, Errenteria-Orereta gaileten herria bezala zen ezaguna. Herriko gazteenek, ordea, ez dute horren berririk, eta entzunda ere ez dute loturarik ikusten gaur egungo herriaren eta gaileten artean.
Gaileten industria inon baino indar gehiagorekin errotu zen Euskal Herrian garai batean, eta batez ere, Errenteria-Oreretan. 1886. urtean mugarri zen horretan, hain zuzen, orduan sortu baitzen La Iberica, Luxuzko Bizkotxoen eta Gaileten Manufaktura Espainiarra. Enpresaren mantenua eta sortzea familia frantziar baten esku zegoen, Olibet familia.
Enpresak 3.500 metro koadroko pabilioiak zituen, eta tren geltokiaren ondoan zegoen. Hala, Errenteria-Orereta eta Lezo lotzen zituen errepideak, gaileta usain erakargarria izan ohi zuen. Errenteriako historia biltzen den liburuetan honakoa diote enpresaren kokaleku estrategikoaz: «Trenak La Ibericaren atean bertan Gaztelatik ekarritako irin almidoiztatua uzten zuen, ia glutenik ez zuena; Pasaiako Portutik Kubako azukre-kanabera jasotzen zuten, Frantziakoak baino askoz ere hobeak zirenak; eta azkenik, herriko baserriek sortzen zuten esne purua zegoen».
200 langile baino gehiago
Negozioa hedatuz joan zen, eta Bartzelonan eta Madrilen sukurtsal bana jarri zituzten. 1914an, egunean bost tona gaileta ekoizten ziren La Iberican, eta 200 langile baino gehiago zeuden lanean. Oso ezagunak ziren bertako petits-beurre gaileta moldeak, Olibeteko gaufretteak eta eguneroko ogia. 60ko hamarkadan ateak itxi arte udatiarrentzako ohiko bisita zen Olibetera egiten zutena. Bestalde, haur mordoa izaten zen La Ibericako ateetan, gaileta apurrak eta soberakinak banatzen baitzituzten.
Geroago, bigarren gaileta enpresa bat sortu zen, 36ko Gerrara arte iraun zuena: Campsako biltegiek hartuko zuten gunean ezarri zen Pakers Gailetak enpresa. Espainiako Estatu mailako ospea hartu zuen Errenteria-Oreretak, gaileten herria izan zelako.
amaia

ALDE ZAHARRA



Oinplano triangeluarra du, eta bost kaleak mutur batean elkartzen dira, oso multzo simetrikoa sorraraziz. Agirietan ageri da hiribildua bat egindako herri gisa hartzen zela harresiz inguratu gabe zegoenean ere. Garrantzizko merkataritza-jarduera betetzen zuten Oiarsoko portutik, bertan jurisdikzioa izanik. Duen garrantzi historikoa agerikoa denez, Eusko Jaurlaritzak Erdi Aroko hirigunea ONDASUN KULTURALA deklaratu du eta halakotzat sailkatu du MULTZO MONUMENTAL kategorian.
Erdi Aroko hirigunea lau kalek osatzen zuten: “Behekoa”, “Erdikoa”, “Goikoa” eta “Elizaldea”. Ondoren, XV. mendean esparrua “Kapitanenea”, “Andra Mari” eta “Santxoenea” kaleekin handitu zen, eta multzo berria berriro harresiz inguratu zuten, gune obalatua eratuz. Erdigunea “Herriko Plaza” zen, bertako zazpi kaleak elkartzen diren lekua. Bost atek komunikatzen zituzten biztanleak kanpoaldearekin. Ate haiek beste hainbat dorretxez inguratuta zeuden. Hesiak harlangaitz-hormaz eginak zeuden, eta bi metro inguruko lodiera zuten, eta torreoiak zituzten, gezileihoekin eta almenekin, hormaren perimetroan zehar behar bezala banatuta
Nagore Zulet 5.C

PAPRESA



Papresa - Paper fabrika
Errenteri erdian dagoen enpresa, bizilagunei eragozpen dexente sortzen dizkigu. Lagun eta ezagun askok egiten dute lan bertan ordea. Egunkari gehienak egiteko papera, bertatik ateratzen da: Berria, Gara, Hitzak, DV, Diario de Noticias, El Pais...
Sarai Gonzalez 5.c

2010/05/26


Aitzetako txabala

Aitzetako Txabala: Trikuharri itxia, Neolito-Brontze garaikoa.
Berrozpin I, II eta III: Neolito-Brontze aroko trikuharriak.
Txoritokietako monolitoa: Burdin Aroko triasikoko hareharrizko blokea.
Sarbide: GI-3671 errepidea hartuko dugu Astigarragarantz; Zamalbide auzoko ermitara iritsitakoan, San Marko Gotorlekura doan errepidea hartuko dugu. Pista honetatik gora
eginez, ermitatik 1.6 kilometrora hainbat seinale dituen bidegurutzearekin topatuko gara. Txoritokieta mendiko seinalea jarraitu ezkerrera hartuta. Bidegurutzetik 300 bat
metrora Aitzetako Txabala atseden lekura iritsiko gara. Bertan ikusiko ditugu Berrozpin I, II, III trikuharriak eta kare-labe zahar baten ondoan dagoen Aitzetako Txabala trikuharria.
Handik metro gutxira, berriz, Txoritokietako monolitoa dago.
Denbora:10 min. inguru. Ibilbide honen zati bat Errenteriatik Aiako Harrira PR-GI 1005 ibilbidetik igarotzen da.
Egiar: 7 harrespilez osatutako multzoa, Burdin Arokoa.
Urkullu: Burdin Aroko 4 harrespilen multzoa.
Sarbide: Gurutze auzotik Aiako Harria-Irun norabidea hartuko dugu (Parke Naturalaren norabidea jarraitu). Bidegurutzetik 2,2 kilometrora, errepidearen eskuinera, Egiarena heltzeko sarbidea ikusiko dugu.
Denbora: 10min inguru. GI-3454 errepidea jarraitu eta 2km aurrerago, 4. kilometrora iristek metro gutxira, Urkullu Txiki Egiara heltzeko sarbidea ikusiko dugu eskuinean. Bi hesi pasa behar dira. PR-GI 1011 Oiartzundik Aiako Harrira Ibilbidea, Egiar harrespiletik igarotzen da.
Denbora: 10min inguru.