2010/05/17

HERRI MUGAKIDEAK


Kaixo, Urnietako herri mugakideei buruz hitz egingo dut:
Urnietako herri mugakideak dira : Iparraldean Lasarte-Oria, Ekialdean Hernani, Hegoaldean Hernani eta Elduain eta Mendebaldean Andoain eta Lasarte-Oria.
Urnietako udal barrutiak 2.265,4 hektareako zabalera du gaur egun; lehen, Lasarte-Oria banandu aurretik (1986),gutxi gorabehera 27 km karratu zituen.
Udalerriko lekurik garaiena Adarra mendiaren gailurra da (817 m),eta hurrena Onddi mendiaren gailurra (543 m); baxuena, berriz herrigunea bera da, itsasoaren maila baino 15-25 metro gorago baitago.
Erliebea menditsua da, muinokoak eta mendixkak dira nagusi, bailara korapilatsuen eta errekatxoen artean banatuta.
Urnietako udalerria Donostiako Eskualdean dago.Eskualde horrek Donostia, Hernani, Urnieta, Usurbil, Orio, Lasarte-Oria eta Astigarraga Udalerriak hartzen ditu.
IRATI ABAD

No hay comentarios: