2010/06/15

EKONOMIA- BELARKI LABOREAK URNIETAN 1989 eta 1999 urteetan



Urte horietan Belarki-Laboreak izan dituzten aldaketak jaso ditugu
Grafiko barradun horizontal honetan


4. taldea :
Lander, Jon M. eta Josu S.

EKONOMIA-LEHEN SEKTOREA: AZIENDAK URNIETAN 1989. urtean






Urte honetan, Urnietan zeuden Azienda mota esberdinak eta hauen portzentaia adierazi ditugu
Grafiko zirkular honetan

5.taldea: Oier, Asier eta Josu G.










2010/06/14

AURKEZPENA 5.A GELAKOAK

EGAPE
5.A MAILAKOAK

Kaixo, errenderiarrak!

Egape ikastolako 5.A mailako ikasleak gara. Ondoko argazkiari begiratuz gure izenak jakingo dituzue.
9 neska eta 9 mutilez osatutako gela duugu.

Goitik hasita, ezkerretik: Josu Gines, Oier, Jon Martinez, Josu Serrano, Izaro eta Uxue;
erdian, ezkerretik, gure tutorea Mentxu, Nahia, Asier, David, John Gonçalves, Inhar, Lander eta Aneren laguntzailea Jaione;
behean, Ane, Ianire, Naroa, Leire, Garazi, eta Josune.

Oso pozik gaude egin dugun lanarekin. Zuekin partekatzeko irrikaz gaudeZuen lanak ikusteko gogo handia daukagu

GIZARTEA- "D" EREDUA URNIETAN HAUR HEZKUNTZAN, 1998, 2001, 2003 eta 2007. urteetan

 


Urte horietan Urnietan, zenbat neska-mutil Haur Hezkuntzan ikasten zuten D Ereduan adierazi ditugu

Grafiko barradun honetan.


6.taldea: Leire, Josune eta Nahia

EKONOMIA-AZIENDAK URNIETAN 1989. urtean








Urte honetan, Urnietan zeuden Azienda mota ezberdinak eta haien portzentaiak adierazi ditugu
Grafiko zirkular honetan

5.taldea: Josu G., Asier eta Oier

EKONOMIA- BELARKI LABOREAK URNIETAN 1989 eta 1999 urteetan




Urte horietan, Urnietan zeuden labore mota ezberdinak eta haien kopurua Hektareatan adierazi ditugu

Grafiko barradun honetan.
4.taldea: Lander, Jon M. eta Iosu S.

GIZARTEA- "D" EREDUA URNIETAN HAUR eta LEHEN HEZKUNTZAN 1998,2001,2004 eta 2007. urteetan

 

Urte horietan, Urnietan, "D" Ereduan, Haur eta Lehen Hezkuntzan ikasten zuten haurren kopurua adierazi dugu

Grafiko barradun honetan



3.taldea: Ianire, Uxue eta Garazi

GIZARTEA-"D" EREDUA LEHEN HEZKUNTZAN 1998,2001,2004 eta 2007 urteetan




Urte horietan, Urnietan, sexuaren arabera, zenbat haur Lehen Hezkuntzan ikasten zuten D Ereduan adierazi dugu
Grafiko barradun horizontal honetan.
2.taldea: John, Inhar eta David

EKONOMIA- AZIENDAK URNIETAN 1999.urtean





Urte honetan, Urnietan zeuden Azienda mota esberdinak eta haien arteko portzentaiak adierazi ditugu Grafiko zirkular honetan
1.taldea : Naroa, Izaro eta Ane 

2010/06/10

donibane



Euskal Autonomia Erkidegoan Santiago Bideak bi ibilbide dauzka: Barneko Bidea eta Kostaldeko Bidea. Biak Oarsoaldeko Eskualdea zeharkatzen dute. Oarsoaldea pasabide naturala da Kostaldetik Donostiarantz joateko, baita barnealdetik Gasteizerantz joateko ere. Bigarren kasuan Nazional 1 errepidearen trazadura jarraitzen du.BARNEKO BIDEARI Irunen ekiten zaio eta Gipuzkoa zeharkatzen du Lezearan edo de la Horca izeneko muinoraino. Hori Gipuzkoako eta Bizkaiko probintzien arteko muga da. Guztira 88 km dira eta Oarsoaldean Oiartzundik eta Errenteriatik pasatzen da. Bide honek aurrera egiten du Araba eta Errioxatik Ozkabarten Frantziako Bidearekin elkartu arte. Jada Irundik 193 km eginak izango ditugu eta 562 km faltako dira Santiagoraino iritsi arte
Margarita Rivera 5.c

aguztinetako eliza

Deskripzioa eta oharrak:
Donostialdean, Errenterian dago kokatuta San Agustin komentu arkitektonikoki interesgarria. Agustinak deritzan auzoan dago, herriko sartaldean, gunerik gorenean. Asteasuko Katalinak eta haren ahizpa Barbarak eta Mari Juanek fundatu zuten, 1543an. Aita agustindarren apaiz zerbitzuak onartu zituzten eta, horrenbestez, horien ordenan sartu ziren.
Oinplano angeluzuzena du elizak, habearte bakarra sei ataletan zatituta eta ganga ilargixkadunez eta arku fajoiz estalita. Kanpoaldean kontrahorma edo ostiko batzuek irmo eusten diete hormei.
Fatxada nagusia sortaldera begira dago eta XVI. eta XVII. mendeetako eraikin erlijiosoen ezaugarriak nabari-nabari dira: horma asko eta bao gutxi, apaingarriak ere urri. Fatxadan zentratuta ageri da portada, eta zirkuluerdiko arku molduratu bat dauka, alde banatan zutabeak dituela taulamenduari eutsiz. Horren gainean nitxo bat dago San Agustinen irudiarekin. Fatxadaren gorenean kanpai horma bat ikusten da zirkuluerdiko hiru hutsarterekin, eta zenbait bolak eta gurutze batek errematatzen dute guztia.
Barrualdea erabat emokatuta dago, fatxada, aldiz, harlanduz egina da.

Margarita Rivera 5.c

2010/06/08

BIZTANLERIA-BIZTANLE KOPURUA URNIETAN 1981, 1991 eta 2001. urteetan




Urte horietan, Urnietan izan diren biztanleriaren mugimenduak adierazi ditugu Grafiko honetan
13.taldea: Sacha eta Asier R.


INGURUMENA-TENPERATURA ABSOLUTOAK URNIETAN 2000, 2001, 2002 eta 2003. urteetan





Urte horietan, Urnietan izan ziren tenperatura altuen eta baxuenak adierazi ditugu
Grafiko lineal honetan
12.taldea : Nerea, Olatz eta Oihane

GIZARTEA-EUSKALDUN ALFABETATUAK URNIETAN 1991. urtean







Urte honetan, Urnietan zegoen Euskaldun alfabetatuaren portzentaia adierazi dugu
Grafiko zirkular honetan
11.taldea:
Gorka, Omaira eta Asier Lozano.

EKONOMIA-LEHEN SEKTOREA-LUR LANDUAK URNIETAN




Urte horietan, Urnietan zeuden Lur Landuen kopurua Hektareatan adierazi ditugu
Grafiko areadun honetan
9 taldea : Jessica, Soraya eta Julen

GIZARTEA-EUSKALDUN ALFABETATUAK URNIETAN 1986. urtean

 




Urte honetan, Urnietan zegoen Euskaldun alfabetatuaren portzentaia adierazi dugu
Grafiko Zirkular honetan
10.taldea. Libe, Agustín eta Aratz

GIZARTEA- EUSKALDUN ALFABETATUAK URNIETAN 1996. URTEAN





Urte honetan, Urnietan zegoen Euskaldun alfabetatuen portzentaia adierazi dugu
Grafiko zirkular honetan
8.taldea: Irati, Imanol eta Lidia

EKONOMIA: ENPRESA ETA ESTABLEZIMENDUAK URNIETAN, 1996,2000,2004 ETA 2008 URTEETAN




Urte horietan, Urnietako herrian finkaturik zeuden enpresa eta establezimendu mota ezberdinen kopurua adierazi dugu, Grafiko barradun honetan


7.taldea:  Iñigo eta Martin

BIZTANALERIA: JAIOTZAK URNIETAN , 1991, 1996, 2001 ETA 2006 URTEETAN






Urte horietan, Urnietan izan diren biztanle berriak adierazi ditugu
Grafiko barradun honetan

19.taldea: Ander Z. eta Koldo

BIZTANLERIA-MIGRAZIOAK: ETORKINAK ETA JOANKOIAK URNIETAN 1996,2000,2004 ETA 2008 URTEETAN









Urte horietan, Urnietan izan ziren biztanleen mugimenduak adierazi ditugu
Grafiko lineal honetan
16.taldea: Iñaki, Ander G. eta Manex

EKONOMIA: IBILGAILU PARKEA URNIETAN 1996,2000,2004 ETA 2008 URTEETAN

 

Urte horietan, Urnietako biztanleek erositako ibilgailu mota eta kopuruak adierazi ditugu

Grafiko lineal honetan



17.taldea: Iñigo, Ioritz eta Julen Villar

INGURUMENA: KLIMATOLOGIA URNIETAN 2000,2001,2002 ETA 2003 URTEETAN






Urte horietan, Urnietan izan ditugun fenomeno klimatologiko ezberdinen kopurua adierazi ditugu
Grafiko barradun horizontal honetan

15.taldea:: Lander, Marina eta Maitane

GIZARTEA-EUSKALDUN ALFABETATUAK URNIETAN 2001. URTEAN








Urte honetan, Urnietan zegoen Euskaldun portzentaiz adierazi dugu
Grafiko zirkular honetan

18.taldea: Irati Larrañaga eta Ainitze Aierza










GIZARTEA: EUSKALDUN ALFABETATUAK URNIETAN 2006 URTEAN






Urte honetan, Urnietan Euskaldun alfabetatuen kopurua adierazi dugu, osotasunaren portzentaia ikusiz,
Grafiko zirkular honetan

14.taldea:: Mikel, Unai eta Julen A.

GIZARTEA-EUSKARA MAILA URNIETAN 1986,1991,1996,2001 eta 2006. urteetan



Urte horietan, Urnietan zegoen Euskaldun kopurua adierazi dugu

Grafiko barradun honetan


20.taldea : Leire, Irati eta Naroa

GIZARTEA-EUSKALDUN ALFABETATUAK URNIETAN 2006. urtean







Urte honetan Euskaldun alfabetatuak, EZ alfabetatuak eta Erdaldun kopurua adierazi dugu Grafiko zirkular honetan.


14.taldea: Mikel, Julen A. eta Unai

2010/06/02

kultura eta aisia, bateraturik
Kulturaz eta naturaz gozatzeko aukera zabala dago Errenterian (Gipuzkoa). Bertara doanari alde zaharretik ibiltzeko gomendatu behar zaio, baita San Markoko gotorlekua bisitatzeko ere. Erosketak egiteko, Niessen saltoki gunea dago, eta, gainera, pintxotarako eta parrandarako taberna ugari daude.

Nagore 5.c



kultura eta aisia, bateraturik
Kulturaz eta naturaz gozatzeko aukera zabala dago Errenterian (Gipuzkoa). Bertara doanari alde zaharretik ibiltzeko gomendatu behar zaio, baita San Markoko gotorlekua bisitatzeko ere. Erosketak egiteko, Niessen saltoki gunea dago, eta, gainera, pintxotarako eta parrandarako taberna ugari daude.

KLAKE MUSIKA



Errenteria Musikaleko klake dantzariak, Bartzelonan
Igandean eskainiko dute emanaldia
Errenteria Musikaleko Musika eta Dantza Eskolako hiru klake dantzarik emanaldi bat eskainiko dute Bartzelonan etzidamu (igandean). Larraitz Ugartemendia irakasleak lagunduta joango dira. Herriko dantzariez gain, beste hainbat tokitako klake dantzariak ariko dira
.
Nagore 5.c

GIZARTEA- HAUR eta LEHEN HEZKUNTZAN D EREDUA 1998,2001,2004 eta 2007. urteetan



Urte horietan eta D ereduan ikasten zuten Haur eta Lehen Hezkuntzetako neska mutilen kopurua adierazi dugu

Grafiko barradun honetan



3.taldea: Ianire, Garazi eta Uxue

GIZARTEA-“D” EREDUA URNIETAN LEHEN HEZKUNTZAN

GIZARTEA- HEZKUNTZA

D EREDUA

LEHEN HEZKUNTZAN URNIETAN, 1998, 2001, 2004 eta 2007. urteetan

Urte horietan D ereduan ikasten zuten neska-mutilen kopuruak

Grafiko Barradunaren bidez adierazi ditugu.

2.Taldea: David, John eta Inhar

2010/06/01

Jose Antonio Loidi

http://www.argia.com/siglo/imagen/99loidi.jpg

1916an Errenterian jaioa, herriaren erdi erdian jaio zen.
Orain Oarso aldean bizi da.
Bizkarrondo, botikaria, euskaltzain
urgazlea, zientzia gizona, literatur lehiaketetan
epai-mahaikide, historia ikerlari, eta gure
belaunaldiko askorentzat HAMABOST EGUN
URGAINEN nobela poliziakoaren egile.
Kelly eta Maialen 5.B

2010/05/31

Leire Martinez

La Oreja de Van Gogheko kantaria Donostian jaio zen duela 31 urte, baina Errenterian (Gipuzkoa) eman du bizitza gehiena.

Leire Martinez, Factor X telebista saioan ezagutu genuen, La Oreja de Van Gogheko kantari gisa aurkeztu zuten. Amaia Monteroren ordez dagoen abeslaria da.

Leire Martinez kantariak eta Xabi San Martin teklistak taldearen beste abesti berrietako bat ere interpretatu dute, martxoaren 11ko atentatuetan eztanda egin zuten trenetak batean doan bikote baten istorioa kontatzen duen kanta, hain zuzen.


Aurkezpen horretan, "El último vals", La Oreja de Van Goghen hurrengo diskoko lehen singlea, entzun ahal izan zuten kazetariek. Lan hori, gainera, Leire Martinezekin batera grabatu zuten.

LIDE ETA CRISTINA 5.B

MARIASUN LANDA

MARIASUN LANDAK IRABAZI DU HAUR ETA GAZTE LITERATURAKO ESPAINIAKO SARI NAZIONALA

Mariasun Landak (Errenteria, 1949) jaso du 2002. urteari dagokion Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Sari Nazionala. Hain zuzen ere, Alberdania argitaletxearekin plazaratutako 'Krokodiloa ohe azpian' liburuagatik eman diote. Gaur egungo gizakiaren bakardadearen inguruko gogoeta sakona gordetzen du liburu horrek, gazteentzako egokitutako kontaera modu samurraren azpian.

Orain artekoan, 27 liburu argitaratu ditu Mariasun Landa idazleak eta Bernardo Atxagarekin batera, atzerriko hizkuntzetara gehien itzuli den euskal idazlea da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, nahiz eta Lehen Hezkuntzan zein euskaltegietan ere aritu den klaseak ematen. Bere ibilbide literarioan hainbat eta hainbat euskal sari jaso ditu, hala nola: Lizardi Saria (1982), Euskadi Saria (1991), edo Antonio María Labaien Saria (2002); baita nazioarteko zenbait sari ere, esaterako White Ravens saria irabazi zuen 2002an Elefante txori-bihotza liburuagatik (2001) eta, jakina denez, Espainiako Kultura Ministeritzak Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala eman zion Krokodiloa ohe azpian lanagatik 2004an.



EGILEAK:NAGORE ETA OIHANA 5.MAILA B



































2010/05/28

ORERETA

ORERETA RENTERIA
XIX. mende hasieratik duela hamarkada gutxi batzuk arte, Errenteria-Orereta gaileten herria bezala zen ezaguna; izan ere, Espainiako Estatuko gaileta ekoizle handiena zen.

Urtetik urtera izendapen hori galtzen joan den arren, Errenteria-Orereta gaileten herria bezala zen ezaguna. Herriko gazteenek, ordea, ez dute horren berririk, eta entzunda ere ez dute loturarik ikusten gaur egungo herriaren eta gaileten artean.
Gaileten industria inon baino indar gehiagorekin errotu zen Euskal Herrian garai batean, eta batez ere, Errenteria-Oreretan. 1886. urtean mugarri zen horretan, hain zuzen, orduan sortu baitzen La Iberica, Luxuzko Bizkotxoen eta Gaileten Manufaktura Espainiarra. Enpresaren mantenua eta sortzea familia frantziar baten esku zegoen, Olibet familia.
Enpresak 3.500 metro koadroko pabilioiak zituen, eta tren geltokiaren ondoan zegoen. Hala, Errenteria-Orereta eta Lezo lotzen zituen errepideak, gaileta usain erakargarria izan ohi zuen. Errenteriako historia biltzen den liburuetan honakoa diote enpresaren kokaleku estrategikoaz: «Trenak La Ibericaren atean bertan Gaztelatik ekarritako irin almidoiztatua uzten zuen, ia glutenik ez zuena; Pasaiako Portutik Kubako azukre-kanabera jasotzen zuten, Frantziakoak baino askoz ere hobeak zirenak; eta azkenik, herriko baserriek sortzen zuten esne purua zegoen».
200 langile baino gehiago
Negozioa hedatuz joan zen, eta Bartzelonan eta Madrilen sukurtsal bana jarri zituzten. 1914an, egunean bost tona gaileta ekoizten ziren La Iberican, eta 200 langile baino gehiago zeuden lanean. Oso ezagunak ziren bertako petits-beurre gaileta moldeak, Olibeteko gaufretteak eta eguneroko ogia. 60ko hamarkadan ateak itxi arte udatiarrentzako ohiko bisita zen Olibetera egiten zutena. Bestalde, haur mordoa izaten zen La Ibericako ateetan, gaileta apurrak eta soberakinak banatzen baitzituzten.
Geroago, bigarren gaileta enpresa bat sortu zen, 36ko Gerrara arte iraun zuena: Campsako biltegiek hartuko zuten gunean ezarri zen Pakers Gailetak enpresa. Espainiako Estatu mailako ospea hartu zuen Errenteria-Oreretak, gaileten herria izan zelako.
amaia

ALDE ZAHARRA



Oinplano triangeluarra du, eta bost kaleak mutur batean elkartzen dira, oso multzo simetrikoa sorraraziz. Agirietan ageri da hiribildua bat egindako herri gisa hartzen zela harresiz inguratu gabe zegoenean ere. Garrantzizko merkataritza-jarduera betetzen zuten Oiarsoko portutik, bertan jurisdikzioa izanik. Duen garrantzi historikoa agerikoa denez, Eusko Jaurlaritzak Erdi Aroko hirigunea ONDASUN KULTURALA deklaratu du eta halakotzat sailkatu du MULTZO MONUMENTAL kategorian.
Erdi Aroko hirigunea lau kalek osatzen zuten: “Behekoa”, “Erdikoa”, “Goikoa” eta “Elizaldea”. Ondoren, XV. mendean esparrua “Kapitanenea”, “Andra Mari” eta “Santxoenea” kaleekin handitu zen, eta multzo berria berriro harresiz inguratu zuten, gune obalatua eratuz. Erdigunea “Herriko Plaza” zen, bertako zazpi kaleak elkartzen diren lekua. Bost atek komunikatzen zituzten biztanleak kanpoaldearekin. Ate haiek beste hainbat dorretxez inguratuta zeuden. Hesiak harlangaitz-hormaz eginak zeuden, eta bi metro inguruko lodiera zuten, eta torreoiak zituzten, gezileihoekin eta almenekin, hormaren perimetroan zehar behar bezala banatuta
Nagore Zulet 5.C

PAPRESA



Papresa - Paper fabrika
Errenteri erdian dagoen enpresa, bizilagunei eragozpen dexente sortzen dizkigu. Lagun eta ezagun askok egiten dute lan bertan ordea. Egunkari gehienak egiteko papera, bertatik ateratzen da: Berria, Gara, Hitzak, DV, Diario de Noticias, El Pais...
Sarai Gonzalez 5.c

2010/05/26


Aitzetako txabala

Aitzetako Txabala: Trikuharri itxia, Neolito-Brontze garaikoa.
Berrozpin I, II eta III: Neolito-Brontze aroko trikuharriak.
Txoritokietako monolitoa: Burdin Aroko triasikoko hareharrizko blokea.
Sarbide: GI-3671 errepidea hartuko dugu Astigarragarantz; Zamalbide auzoko ermitara iritsitakoan, San Marko Gotorlekura doan errepidea hartuko dugu. Pista honetatik gora
eginez, ermitatik 1.6 kilometrora hainbat seinale dituen bidegurutzearekin topatuko gara. Txoritokieta mendiko seinalea jarraitu ezkerrera hartuta. Bidegurutzetik 300 bat
metrora Aitzetako Txabala atseden lekura iritsiko gara. Bertan ikusiko ditugu Berrozpin I, II, III trikuharriak eta kare-labe zahar baten ondoan dagoen Aitzetako Txabala trikuharria.
Handik metro gutxira, berriz, Txoritokietako monolitoa dago.
Denbora:10 min. inguru. Ibilbide honen zati bat Errenteriatik Aiako Harrira PR-GI 1005 ibilbidetik igarotzen da.
Egiar: 7 harrespilez osatutako multzoa, Burdin Arokoa.
Urkullu: Burdin Aroko 4 harrespilen multzoa.
Sarbide: Gurutze auzotik Aiako Harria-Irun norabidea hartuko dugu (Parke Naturalaren norabidea jarraitu). Bidegurutzetik 2,2 kilometrora, errepidearen eskuinera, Egiarena heltzeko sarbidea ikusiko dugu.
Denbora: 10min inguru. GI-3454 errepidea jarraitu eta 2km aurrerago, 4. kilometrora iristek metro gutxira, Urkullu Txiki Egiara heltzeko sarbidea ikusiko dugu eskuinean. Bi hesi pasa behar dira. PR-GI 1011 Oiartzundik Aiako Harrira Ibilbidea, Egiar harrespiletik igarotzen da.
Denbora: 10min inguru.

2010/05/21

SAN MARCOS GOTORLEKUA



San Markos Gotorlekuan aurkitzen gara, goiko bere terrazan.San Markos Gotorlekua 1888an eraiki zen, izen bereko mendiaren gailurrean, bigarren gerra karlistan Carlos María Isidro Borbondar jaun erregegaiaren tropa mugikorrei laguntza eskaini asmoz.Gogoan hartu behar da Errenteria leku estrategikoa zela Pasaiako portutik, trenbidetik eta N-1 errepide nazionaletik hurbil dagoelako.Gerra hau 1876an amaitzean, Gotorlekua “Oiartzungo Eremu Lubakituan” (San Markos eta Txoritokieta) integratu zen Pasaiako Portua, Donostiako Hiria eta Errenteriako herria defenditzeko ardurarekin. Luis Nieva kapitaina izan zen gaur begiets ditzakegun eraikuntzak burutzeko agindua jaso zuen ingeniaria. Inguru hau zoragarria da oinez, zaldiz nahiz mountain bikez paseatzeko. Halaber da kantauritar kostaldearen edertasunaz gozatzeko behatoki paregabea. . San Markos gotorlekua Oarsoaldeko Eskualdearen behatoki naturala da, eskuinaldean Oiartzun dago, gaure aurrean Errenteria eta ezkerraldean Pasaiako badia, hemen ederki bereiz daitezkeelarik Pasai Antxo, Pasai Donibane, Pasai San Pedro eta Lezo.
AMAIA GIL 5.C

SAN MARCOS OPILA



SAN MARCOS OPILA
San marcos opila San Marcos egunean jaten da.San Marcos egunean postre hau jateaz gain, erromeria bat ere egiten da San Marcos gotorlekura.
Erromeria hau apirilak 25ean ospatzen dugu.
sarai gonzalez 5.c

MUSIKASTE


Unai Artola 5.C

AIAKO HARRIA



Euskal Herriko Naturguneen katalogoan barneratu dute. 6.913 ha.ko hedadura du, eta Donostia,Errenteria,Hernani, Irun eta Oiartzungo udalerrien lurretan kokatuta dago.
Granitoko egitura du, antzin-antzinakoa den seinale, bertan duela 300 milioi urteko fosilak ikus baitaitezke. Nabarmentzekoa da harizti, pagadi eta baso mistoen kontserbazio egoera eta habitaten kalitatea, fauna ugari bertan bizitzeko aproposa, adibidez basakatua, basurdea, orkatza, saia, belatza, izokina eta Pirinioko ur-satorra.
Santi 5.c


Kokapena
Errenteriako Hiribildua Gipuzkoako iparrekialdean dago kokatuta, hiriburutik 7 kilometrora, Madriletik, 476km-ra eta Frantziako mugatik 10 kilometrora. Errenteriako udal-barrutiak 32km2-ko azalera du. Iparretik Lezorekin du muga, mendebaldetik Hernani, Astigarraga eta gaur Donostiako auzo den Altzarekin, hego eta hegoekialdetik Nafarroako Arano eta Goizuetarekin hurrenez-hurren, eta ekialdetik Oiartzunekin eta iparmendebaletik Pasaiako baidiarekin. Oarsoaldea eskualdekoa da, Oiartzun, Pasaia eta Lezorekin batera.


ABALLARRIKO KONDAIRA


Aballarri izeneko harria (honda harria)Adarra mendian dago, eta kontakizun ugari daude bere inguruan. Kontakizun batek dio  Basajaun bat bizi (mitologiako pertxonaia)zela basoan. Gure Basajaunak bizilagun bezala beste Basajaun bat zuen, honekin haserretu omen zen eta bere abaila hartu eta harria botatzera zihoala ardi kaketan irristatu eta harriak aldegin zion, Adarrako leku horretan geratuz.

Beste kontakizun batek, berriz, dio Buruntzaldean bizi zela Basajauna eta Aranoko herrian istiluak zeudela ikusi zuenean, haserretu eta abailarekin harria bota nahi izan zuen. Hau ere irristatu ardi kaketan eta harria erdi bidean geratu zen, Adarran.
Ez dakigu egia den ala ez, baina istorio politak dira.Adarrara igotzean gogoratu Basajaunez eta ardi kakaz...
 5.A ko Josu Gines

HARRESPIL



Harrespila monu mentu megalitiko bat da, non harriak biribilean ezarrita dauden, lursail berezi bat mugatuz. Jentil-baratza edo Mairu-baratza izenez ere ezagunak dira, bere eraikuntza edo egotzi izan baitzaie.
Euskal Herrian ere monumentu hauetako asko aurki ditzakegu. Harrespil asko talde txikitan elkartuta agertzen dira, lekuaren garrantzia agerian ipiniz. Hala ere, harrespil bakunak ere badira.
Historiaurreko argazkia da, Urnietako Onddi mendian dago bat.
Harriak borobil batean daudela ikusten dira.
Mitologiako harri inportante batzuk direla esan nahi digu.Lekuaren garrantzia agerian jartzen digu.Borobil batean egoten ziren.
ASIER SANCHEZ 5.A

EHUNGINTZA



Ehungintza etxeetan egiten zen garai batean. Urnietan ere oso inportantea zen.

Argazkiko etxean lantzen zen eta  horregatik deitzen zaio Eulianea.Hemen aspaldian oihalak egiten zituzten.

Baina herrian fabrika bat ere izan zen.
Gipuzkoan lau enpresa nabarmendu ziren: Urnietako Orio lantegia (1845).

5.Ako  Josu Serrano

ITZAIN



Itzaina kirol bat da,orain, lehen lanbidea zen eta zezenari tira eginez lehiatzen da.
Idi-demak edo idi-probak herri kirol bat da, non idi-pare batek 1.500 eta 4.500 kilogramo arteko harria plazan zehar alde batetik bestera mugitu behar duten. Gidatzen dituenari itzain deritzo.
Garai batean demarako idiak baserrian lan egiten zuen eta aposturen bat gerturatzen zenean, lan gutxiago egiten zuen eta elikadura berezia ematen zitzaion.
Gaur egun, idiak lehiaketarako bakarrik gordetzen dira kortan. Lehiaketako idia egunero mendian barrena ibilarazten dute zangoak sendotzeko, 5 kilometro inguru. Ukuiluan tokirik onena gordetzen zaio. Tarteka, probaren bat egiten dute harriren batekin idiak herresta-lanetan jarduteko ohitura gal ez dezan.
Garai bateko itzainek gure bideetan hainbat eta hainbat objektu, belar, pakete... garraiatzen zituzten akuiluarekin idi edo behiei eraginez.
Jon Martinez

ELURZULOA


Elurzuloak leku altuetan dauden zulo handi batzuk dira. Urnietan bat daukagu eta oso-oso handia da.
Urnietako elurzuloa Adarra mendian dago eta ez da erabiltzen ezertarako, eta inor erori ez dadin hesi handi batez inguraturik dago.
Elurzuloak antzinaroan izotzgailu bat bezala erabiltzen ziren, janaria eta elikagaiak mantentzeko.
Zuloan elurra sartzen zen eta altu dagoene elurra urte osoz mantentzen zen.
Urnietan dagoen elurzuloa Adarraren tontorretik
200 metrotara dagoen zulo handi bat da.


LANDER VICENTE 5A

2010/05/20

SUTEGIAK ETA AINGURASUTEGIAK



Kaixo ni Asier naiz eta sutegi eta aingurasutegiez hitzegingo dut:
Urnietako kaleak famatuak izan ziren sutegiak eta aingurasutegiei esker. XV. eta XVI. mendeetan.
Belandia jauregiaren saihetsetako etxeetan sutegiak zeuden, aingurasutegiak zehatzago esateko.Bertan aingurak ekoizten ziren. Sutegi horien aztarna bat da inguruko etxeen izena Burdinsoro, bertako soroan metatzen baitziren sutegiko hondakinak.

XVIII.Mendean sutegi hauek guztiak gainbehera handia izan zuten, zeharo bukatu arte. Industriak ordezkatu zituen.
Asier Lozano 5. B

DONEJAKUE BIDEA




Donejakue bidea hainbat pertsonek egindako ibilaldia da. Bide horren zati bat Urnietatik pasatzen da.
Egiteko bide luzea bada ere, erromesaren pausoak hori koloreko gezi eta maskorrekin apaindutako harrizko mugarriek gidatzen dituzte, Santiagorako norabidea eta distantzia adieraziz.
Santiagoko tradizioak dio Jesusen hamabi apostoluetako bat, Jainkoaren hitza Espainian zabaldu ostean, Palestinara itzuli zela. Bertan, Herodes Agripak harrapatu eta martirizatu egin zuen. Gerora, Santiagoren dizipuluek bere gorpuzkia Galiziara eraman zuten eta Alfontso II.a Kastua, erregeak, Santiagoko katedrala eraikitzea erabaki zuen lekuan ehortzi zuten.
5.Ako  John Gonçalvez



BASOA



Basoa zuhaitzen dentsitate handiko lur saila da. Sailkapen orokor baten arabera, banatu ditzakegu bi multzo handitan, zuhaitz nagusiak kontuan hartuta: Hosto erorkorraren eta hosto iraunkorraren basoak.
Urnietan ere baditugu zenbait baso. Batez ere Adarra alderantz. Pago eta haritzez osatutako basoak ditugu, oso ederrak gainera. Baso hauek, gehienak hosto erorkorrekoak dira eta udazkenean oso politak jartzen dira.
 5.Ako Leire Gonzalez de San Pedro