2010/06/10

donibane



Euskal Autonomia Erkidegoan Santiago Bideak bi ibilbide dauzka: Barneko Bidea eta Kostaldeko Bidea. Biak Oarsoaldeko Eskualdea zeharkatzen dute. Oarsoaldea pasabide naturala da Kostaldetik Donostiarantz joateko, baita barnealdetik Gasteizerantz joateko ere. Bigarren kasuan Nazional 1 errepidearen trazadura jarraitzen du.BARNEKO BIDEARI Irunen ekiten zaio eta Gipuzkoa zeharkatzen du Lezearan edo de la Horca izeneko muinoraino. Hori Gipuzkoako eta Bizkaiko probintzien arteko muga da. Guztira 88 km dira eta Oarsoaldean Oiartzundik eta Errenteriatik pasatzen da. Bide honek aurrera egiten du Araba eta Errioxatik Ozkabarten Frantziako Bidearekin elkartu arte. Jada Irundik 193 km eginak izango ditugu eta 562 km faltako dira Santiagoraino iritsi arte
Margarita Rivera 5.c

aguztinetako eliza

Deskripzioa eta oharrak:
Donostialdean, Errenterian dago kokatuta San Agustin komentu arkitektonikoki interesgarria. Agustinak deritzan auzoan dago, herriko sartaldean, gunerik gorenean. Asteasuko Katalinak eta haren ahizpa Barbarak eta Mari Juanek fundatu zuten, 1543an. Aita agustindarren apaiz zerbitzuak onartu zituzten eta, horrenbestez, horien ordenan sartu ziren.
Oinplano angeluzuzena du elizak, habearte bakarra sei ataletan zatituta eta ganga ilargixkadunez eta arku fajoiz estalita. Kanpoaldean kontrahorma edo ostiko batzuek irmo eusten diete hormei.
Fatxada nagusia sortaldera begira dago eta XVI. eta XVII. mendeetako eraikin erlijiosoen ezaugarriak nabari-nabari dira: horma asko eta bao gutxi, apaingarriak ere urri. Fatxadan zentratuta ageri da portada, eta zirkuluerdiko arku molduratu bat dauka, alde banatan zutabeak dituela taulamenduari eutsiz. Horren gainean nitxo bat dago San Agustinen irudiarekin. Fatxadaren gorenean kanpai horma bat ikusten da zirkuluerdiko hiru hutsarterekin, eta zenbait bolak eta gurutze batek errematatzen dute guztia.
Barrualdea erabat emokatuta dago, fatxada, aldiz, harlanduz egina da.

Margarita Rivera 5.c

2010/06/08

BIZTANLERIA-BIZTANLE KOPURUA URNIETAN 1981, 1991 eta 2001. urteetan




Urte horietan, Urnietan izan diren biztanleriaren mugimenduak adierazi ditugu Grafiko honetan
13.taldea: Sacha eta Asier R.


INGURUMENA-TENPERATURA ABSOLUTOAK URNIETAN 2000, 2001, 2002 eta 2003. urteetan





Urte horietan, Urnietan izan ziren tenperatura altuen eta baxuenak adierazi ditugu
Grafiko lineal honetan
12.taldea : Nerea, Olatz eta Oihane

GIZARTEA-EUSKALDUN ALFABETATUAK URNIETAN 1991. urtean







Urte honetan, Urnietan zegoen Euskaldun alfabetatuaren portzentaia adierazi dugu
Grafiko zirkular honetan
11.taldea:
Gorka, Omaira eta Asier Lozano.

EKONOMIA-LEHEN SEKTOREA-LUR LANDUAK URNIETAN




Urte horietan, Urnietan zeuden Lur Landuen kopurua Hektareatan adierazi ditugu
Grafiko areadun honetan
9 taldea : Jessica, Soraya eta Julen

GIZARTEA-EUSKALDUN ALFABETATUAK URNIETAN 1986. urtean

 




Urte honetan, Urnietan zegoen Euskaldun alfabetatuaren portzentaia adierazi dugu
Grafiko Zirkular honetan
10.taldea. Libe, Agustín eta Aratz