Mostrando entradas con la etiqueta ERRENTERIA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ERRENTERIA. Mostrar todas las entradas

2010/05/21

SAN MARCOS GOTORLEKUA



San Markos Gotorlekuan aurkitzen gara, goiko bere terrazan.San Markos Gotorlekua 1888an eraiki zen, izen bereko mendiaren gailurrean, bigarren gerra karlistan Carlos María Isidro Borbondar jaun erregegaiaren tropa mugikorrei laguntza eskaini asmoz.Gogoan hartu behar da Errenteria leku estrategikoa zela Pasaiako portutik, trenbidetik eta N-1 errepide nazionaletik hurbil dagoelako.Gerra hau 1876an amaitzean, Gotorlekua “Oiartzungo Eremu Lubakituan” (San Markos eta Txoritokieta) integratu zen Pasaiako Portua, Donostiako Hiria eta Errenteriako herria defenditzeko ardurarekin. Luis Nieva kapitaina izan zen gaur begiets ditzakegun eraikuntzak burutzeko agindua jaso zuen ingeniaria. Inguru hau zoragarria da oinez, zaldiz nahiz mountain bikez paseatzeko. Halaber da kantauritar kostaldearen edertasunaz gozatzeko behatoki paregabea. . San Markos gotorlekua Oarsoaldeko Eskualdearen behatoki naturala da, eskuinaldean Oiartzun dago, gaure aurrean Errenteria eta ezkerraldean Pasaiako badia, hemen ederki bereiz daitezkeelarik Pasai Antxo, Pasai Donibane, Pasai San Pedro eta Lezo.
AMAIA GIL 5.C

AIAKO HARRIA



Euskal Herriko Naturguneen katalogoan barneratu dute. 6.913 ha.ko hedadura du, eta Donostia,Errenteria,Hernani, Irun eta Oiartzungo udalerrien lurretan kokatuta dago.
Granitoko egitura du, antzin-antzinakoa den seinale, bertan duela 300 milioi urteko fosilak ikus baitaitezke. Nabarmentzekoa da harizti, pagadi eta baso mistoen kontserbazio egoera eta habitaten kalitatea, fauna ugari bertan bizitzeko aproposa, adibidez basakatua, basurdea, orkatza, saia, belatza, izokina eta Pirinioko ur-satorra.
Santi 5.c


Kokapena
Errenteriako Hiribildua Gipuzkoako iparrekialdean dago kokatuta, hiriburutik 7 kilometrora, Madriletik, 476km-ra eta Frantziako mugatik 10 kilometrora. Errenteriako udal-barrutiak 32km2-ko azalera du. Iparretik Lezorekin du muga, mendebaldetik Hernani, Astigarraga eta gaur Donostiako auzo den Altzarekin, hego eta hegoekialdetik Nafarroako Arano eta Goizuetarekin hurrenez-hurren, eta ekialdetik Oiartzunekin eta iparmendebaletik Pasaiako baidiarekin. Oarsoaldea eskualdekoa da, Oiartzun, Pasaia eta Lezorekin batera.


2010/05/14

Eta bukatzeko 5.Cko ikasleak


Kaixo!
Sergio maisua, baina ez da agertzen, Mikel, Ana, Selene, Saray, Karla, Asier, Iñaki, Nagore, Ania, eta Ametz.

Azpian Margarita, Janire, Oier, Kevin, Xavier, Unai, Santi, Amaia eta Sarai.

Agur!

Hemen gaituzue 5. Bko ikasleak


Kaixo!


Marga andereñoa, Ekaitz, Nerea, Yoana, Asier, Ane, Lide, Nagore, Gorka, Angel eta Hodei.

Bigarren ilaran Judit, Daniel, Jaleel, Bryan, Eneko, Kelly, Maialen, Oihana eta Cristina.

Agur !

Hauexek gara 5.Ako ikasleak


Kaixo!

Maxose andereñoa, Arrate, Andrea, Naiara, Eider aurrean, Eider, Miriam, Eneko, Isaac, Nayin eta Asier.

Makurtuak, Gorane, Iñaki, Leire, Andrea, Maddi, Oscar, Eneko eta Andoitz.

Agur!

Cristobal Gamoneko 5. mailako ikasleak


Kaixo lagunak!
Guk Cristóbal Gamón ikastetxean ikasten dugu (Errenteriako auzo batean kokatuta). 5. mailakoak gara, hiru gela daude eta guztira 56 lagun gara.
Eskolan gauza asko daude: jangela, informatika, liburutegia, mediateka, gimnasioa... Gure eskolan asko gara, 600 ikasle gutxi gora behera eta “Sorgintxulo” kalean kokatua dago, juxtu gure aldizkariaren izena.
Oso gustora gaude, andereño eta maisu atseginak daudelako. Hiru hizkuntzetan ikasten ditugu: ingelesa, euskara eta gaztelania baina gehien erabiltzen dugun hizkuntza euskara da.
Agur eta laister arte!