Mostrando entradas con la etiqueta KOKAPENA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta KOKAPENA. Mostrar todas las entradas

2010/05/19

LANDARETZA









Landaretzari buruz hitz egingo dut:

Urnietan zuhaitz hauek ikus ditzakegu: lizarra, haritza, ezkia, zumarra, astigarra, pagoa, zumea eta haltza. Batez ere lizarra eta haritza aurkituko ditugu. Ezkia, gaztainondoa, astigarra... neurri txikiagoa duten zuhaitzak dira. Pagoa, zumea eta haltza neurri txikiagoan, betiere hezetasun mailaren arabera.

Azpiko basoan, urritza, elorri beltza eta garoak izango lirateke.

Belardi eta soroek ere oparotasun eta aniztasun nabaria erakusten dute. Oro har, Urnietako landaredia klima ozeaniko heze bati dagokiona izango litzateke, tenperatura hotzepelekin, Kantauri isurialde osoaren antzera.

Herrigunetik kanpo soroak eta baratzak dira, baserrien ustiapenen ondorioz, antzinako landaredia ezabatu dutenak. Gune batzuetan, ordea, garoa eta txilarra dira nagusi, antzinako basoaren desagerketaren ondoren garatu den landaredia. Bertakoak ez diren Pinus radiata eta Pinus insignis landatuta daude.

LYDIA USARRAGA



2010/05/18

NON DAGO GURE HERRIA?

Urnietako udalerria Donostiako Eskualdean dago. Eskualde horrek Donostia, Hernani, Urnieta, Usurbil, Orio, Lasarte-Oria eta Astigarraga Udalerriak hartzen ditu. Donostiako eskualdea Gipuzkoako iparraldean dago.

Muga naturalak Kantauri itsasoa, Urola Kosta, Tolosaldea, Oiartzualdea eta Nafarroako probintzia daude.

Urnietako herriari dagokionez,Oria eta Urumea ibaien arteko ibarrean dago kokatua. Urnietaren mugak honako hauek dira: iparraldean Lasarte-Oria, ekialdean Hernani, hegoaldean Hernani eta Elduain eta mendebaldean Andoain eta Lasarte-Oria. Urnietako udal barrutiak 2.26alera du gaur egun; lehen, Lasarte-Oria banandu artean (1986), gutxi gorabehera 27 km2 zituen.Udalerriko lekurik garaiena Adarra mendiaren gailurra da (817 m), eta hurrena Onddi mendiaren gailurra (543 m); baxuena, berriz herrigunea bera da, itsasoaren maila baino 15-25 me5,4 hektareako zabtro gorago baitago.


Erliebea menditsua da, muinoak eta mendixkak dira nagusi, bailara korapilatsuen eta errekatxoen artean banatuta

KOLDO MANGAS

2010/05/17

HERRI MUGAKIDEAK


Kaixo, Urnietako herri mugakideei buruz hitz egingo dut:
Urnietako herri mugakideak dira : Iparraldean Lasarte-Oria, Ekialdean Hernani, Hegoaldean Hernani eta Elduain eta Mendebaldean Andoain eta Lasarte-Oria.
Urnietako udal barrutiak 2.265,4 hektareako zabalera du gaur egun; lehen, Lasarte-Oria banandu aurretik (1986),gutxi gorabehera 27 km karratu zituen.
Udalerriko lekurik garaiena Adarra mendiaren gailurra da (817 m),eta hurrena Onddi mendiaren gailurra (543 m); baxuena, berriz herrigunea bera da, itsasoaren maila baino 15-25 metro gorago baitago.
Erliebea menditsua da, muinokoak eta mendixkak dira nagusi, bailara korapilatsuen eta errekatxoen artean banatuta.
Urnietako udalerria Donostiako Eskualdean dago.Eskualde horrek Donostia, Hernani, Urnieta, Usurbil, Orio, Lasarte-Oria eta Astigarraga Udalerriak hartzen ditu.
IRATI ABAD