Mostrando entradas con la etiqueta PERTSONAI OSPETSUAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta PERTSONAI OSPETSUAK. Mostrar todas las entradas

2010/05/31

Leire Martinez

La Oreja de Van Gogheko kantaria Donostian jaio zen duela 31 urte, baina Errenterian (Gipuzkoa) eman du bizitza gehiena.

Leire Martinez, Factor X telebista saioan ezagutu genuen, La Oreja de Van Gogheko kantari gisa aurkeztu zuten. Amaia Monteroren ordez dagoen abeslaria da.

Leire Martinez kantariak eta Xabi San Martin teklistak taldearen beste abesti berrietako bat ere interpretatu dute, martxoaren 11ko atentatuetan eztanda egin zuten trenetak batean doan bikote baten istorioa kontatzen duen kanta, hain zuzen.


Aurkezpen horretan, "El último vals", La Oreja de Van Goghen hurrengo diskoko lehen singlea, entzun ahal izan zuten kazetariek. Lan hori, gainera, Leire Martinezekin batera grabatu zuten.

LIDE ETA CRISTINA 5.B

MARIASUN LANDA

MARIASUN LANDAK IRABAZI DU HAUR ETA GAZTE LITERATURAKO ESPAINIAKO SARI NAZIONALA

Mariasun Landak (Errenteria, 1949) jaso du 2002. urteari dagokion Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Sari Nazionala. Hain zuzen ere, Alberdania argitaletxearekin plazaratutako 'Krokodiloa ohe azpian' liburuagatik eman diote. Gaur egungo gizakiaren bakardadearen inguruko gogoeta sakona gordetzen du liburu horrek, gazteentzako egokitutako kontaera modu samurraren azpian.

Orain artekoan, 27 liburu argitaratu ditu Mariasun Landa idazleak eta Bernardo Atxagarekin batera, atzerriko hizkuntzetara gehien itzuli den euskal idazlea da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, nahiz eta Lehen Hezkuntzan zein euskaltegietan ere aritu den klaseak ematen. Bere ibilbide literarioan hainbat eta hainbat euskal sari jaso ditu, hala nola: Lizardi Saria (1982), Euskadi Saria (1991), edo Antonio María Labaien Saria (2002); baita nazioarteko zenbait sari ere, esaterako White Ravens saria irabazi zuen 2002an Elefante txori-bihotza liburuagatik (2001) eta, jakina denez, Espainiako Kultura Ministeritzak Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala eman zion Krokodiloa ohe azpian lanagatik 2004an.



EGILEAK:NAGORE ETA OIHANA 5.MAILA B



































2010/05/18

FERNANDO ALKAIN IZAGIRRE


Fernando Alkain Izagirre Urnietako Berrasoeta baserrian jaio zen 1.877an. Oso txikitik bertsolari txapelketetan parte hartu zuen Pello Errotarekin, Prantzes Txikiarekin etab.

Fernando Alkain bultzatzaileetako bat izan zen Joxe Mari Larbururekin (Trankatx) esne banatzaileen greba egiteko 1.915ean. Baina igande horretan bi urnietarrak Guardia Zibilak Ondarretako kartzelara eraman zituen. Han, Alkainek bertsoak egiten zituen jendeak kontatzen zien gauzei buruz.

Alkainen bertsoek eragina zuten eta urnietarrak kartzeletik atera zituzten hirugarren egunean.


MIKEL ETXEBERRIA

MARTIN DE URNIETA XVI.m


Martin De Urnieta XIV. mendean bizi izan zen. Bere garaian oso ospetsua izan zen itsasontzi baten kapitaina izan zelako eta horrekin izugarrizko bidai luze eta harrigarriak egin izan zituelako.

← Itsasontzi honetan bidaiatu zuen Martin De Urnietak.


MARINA BARRIENTOS

JUAN BAUTISTA ZUMALAKARREGI

Guraso andoaindarrak zituen eta Urnietan jaio zen. Gazte-gaztetik Kuban bizi izan zen, han aberatsa egin zen.1898 urtetik bere jaioterrira opari garrantztsu bat bidaltzen zuen herriko zaharren artean banatzeko.

Opariak emateko eguna San Miguel eguna zen, goizez. Bere familiako batek banatzen zituen opariak gutxi gora- behera bi sexuetako hirurogei zaharrei.

Espainiara egin zuen bidaia baten zirkunstantzia aprobetxatuta, jaioterriak omenaldi bat egin zion bere afektu eta eskerronagatik.
Egun hartan Sala Kapitularrean beraren erretratu bat kolokatu zen, Hombrados Oñativiak olioarekin marraztua.
D. Juan Bautistak beti adierzi bazuen ere berriro bere ra itzultzeko han bere egunak bukatzeko, La Habananan hil zen 1945eko Urtarrilaren 12an ,laurogeitahiru urte zituenean.

Lander Cia

2010/05/11

Koldo Mitxelena