Mostrando entradas con la etiqueta NORTZU GARA ?. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta NORTZU GARA ?. Mostrar todas las entradas

2010/06/14

AURKEZPENA 5.A GELAKOAK

EGAPE
5.A MAILAKOAK

Kaixo, errenderiarrak!

Egape ikastolako 5.A mailako ikasleak gara. Ondoko argazkiari begiratuz gure izenak jakingo dituzue.
9 neska eta 9 mutilez osatutako gela duugu.

Goitik hasita, ezkerretik: Josu Gines, Oier, Jon Martinez, Josu Serrano, Izaro eta Uxue;
erdian, ezkerretik, gure tutorea Mentxu, Nahia, Asier, David, John Gonçalves, Inhar, Lander eta Aneren laguntzailea Jaione;
behean, Ane, Ianire, Naroa, Leire, Garazi, eta Josune.

Oso pozik gaude egin dugun lanarekin. Zuekin partekatzeko irrikaz gaudeZuen lanak ikusteko gogo handia daukagu

2010/06/10

donibane



Euskal Autonomia Erkidegoan Santiago Bideak bi ibilbide dauzka: Barneko Bidea eta Kostaldeko Bidea. Biak Oarsoaldeko Eskualdea zeharkatzen dute. Oarsoaldea pasabide naturala da Kostaldetik Donostiarantz joateko, baita barnealdetik Gasteizerantz joateko ere. Bigarren kasuan Nazional 1 errepidearen trazadura jarraitzen du.BARNEKO BIDEARI Irunen ekiten zaio eta Gipuzkoa zeharkatzen du Lezearan edo de la Horca izeneko muinoraino. Hori Gipuzkoako eta Bizkaiko probintzien arteko muga da. Guztira 88 km dira eta Oarsoaldean Oiartzundik eta Errenteriatik pasatzen da. Bide honek aurrera egiten du Araba eta Errioxatik Ozkabarten Frantziako Bidearekin elkartu arte. Jada Irundik 193 km eginak izango ditugu eta 562 km faltako dira Santiagoraino iritsi arte
Margarita Rivera 5.c

aguztinetako eliza

Deskripzioa eta oharrak:
Donostialdean, Errenterian dago kokatuta San Agustin komentu arkitektonikoki interesgarria. Agustinak deritzan auzoan dago, herriko sartaldean, gunerik gorenean. Asteasuko Katalinak eta haren ahizpa Barbarak eta Mari Juanek fundatu zuten, 1543an. Aita agustindarren apaiz zerbitzuak onartu zituzten eta, horrenbestez, horien ordenan sartu ziren.
Oinplano angeluzuzena du elizak, habearte bakarra sei ataletan zatituta eta ganga ilargixkadunez eta arku fajoiz estalita. Kanpoaldean kontrahorma edo ostiko batzuek irmo eusten diete hormei.
Fatxada nagusia sortaldera begira dago eta XVI. eta XVII. mendeetako eraikin erlijiosoen ezaugarriak nabari-nabari dira: horma asko eta bao gutxi, apaingarriak ere urri. Fatxadan zentratuta ageri da portada, eta zirkuluerdiko arku molduratu bat dauka, alde banatan zutabeak dituela taulamenduari eutsiz. Horren gainean nitxo bat dago San Agustinen irudiarekin. Fatxadaren gorenean kanpai horma bat ikusten da zirkuluerdiko hiru hutsarterekin, eta zenbait bolak eta gurutze batek errematatzen dute guztia.
Barrualdea erabat emokatuta dago, fatxada, aldiz, harlanduz egina da.

Margarita Rivera 5.c

2010/06/02

kultura eta aisia, bateraturik
Kulturaz eta naturaz gozatzeko aukera zabala dago Errenterian (Gipuzkoa). Bertara doanari alde zaharretik ibiltzeko gomendatu behar zaio, baita San Markoko gotorlekua bisitatzeko ere. Erosketak egiteko, Niessen saltoki gunea dago, eta, gainera, pintxotarako eta parrandarako taberna ugari daude.

Nagore 5.c



kultura eta aisia, bateraturik
Kulturaz eta naturaz gozatzeko aukera zabala dago Errenterian (Gipuzkoa). Bertara doanari alde zaharretik ibiltzeko gomendatu behar zaio, baita San Markoko gotorlekua bisitatzeko ere. Erosketak egiteko, Niessen saltoki gunea dago, eta, gainera, pintxotarako eta parrandarako taberna ugari daude.

KLAKE MUSIKA



Errenteria Musikaleko klake dantzariak, Bartzelonan
Igandean eskainiko dute emanaldia
Errenteria Musikaleko Musika eta Dantza Eskolako hiru klake dantzarik emanaldi bat eskainiko dute Bartzelonan etzidamu (igandean). Larraitz Ugartemendia irakasleak lagunduta joango dira. Herriko dantzariez gain, beste hainbat tokitako klake dantzariak ariko dira
.
Nagore 5.c

2010/05/28

ORERETA

ORERETA RENTERIA
XIX. mende hasieratik duela hamarkada gutxi batzuk arte, Errenteria-Orereta gaileten herria bezala zen ezaguna; izan ere, Espainiako Estatuko gaileta ekoizle handiena zen.

Urtetik urtera izendapen hori galtzen joan den arren, Errenteria-Orereta gaileten herria bezala zen ezaguna. Herriko gazteenek, ordea, ez dute horren berririk, eta entzunda ere ez dute loturarik ikusten gaur egungo herriaren eta gaileten artean.
Gaileten industria inon baino indar gehiagorekin errotu zen Euskal Herrian garai batean, eta batez ere, Errenteria-Oreretan. 1886. urtean mugarri zen horretan, hain zuzen, orduan sortu baitzen La Iberica, Luxuzko Bizkotxoen eta Gaileten Manufaktura Espainiarra. Enpresaren mantenua eta sortzea familia frantziar baten esku zegoen, Olibet familia.
Enpresak 3.500 metro koadroko pabilioiak zituen, eta tren geltokiaren ondoan zegoen. Hala, Errenteria-Orereta eta Lezo lotzen zituen errepideak, gaileta usain erakargarria izan ohi zuen. Errenteriako historia biltzen den liburuetan honakoa diote enpresaren kokaleku estrategikoaz: «Trenak La Ibericaren atean bertan Gaztelatik ekarritako irin almidoiztatua uzten zuen, ia glutenik ez zuena; Pasaiako Portutik Kubako azukre-kanabera jasotzen zuten, Frantziakoak baino askoz ere hobeak zirenak; eta azkenik, herriko baserriek sortzen zuten esne purua zegoen».
200 langile baino gehiago
Negozioa hedatuz joan zen, eta Bartzelonan eta Madrilen sukurtsal bana jarri zituzten. 1914an, egunean bost tona gaileta ekoizten ziren La Iberican, eta 200 langile baino gehiago zeuden lanean. Oso ezagunak ziren bertako petits-beurre gaileta moldeak, Olibeteko gaufretteak eta eguneroko ogia. 60ko hamarkadan ateak itxi arte udatiarrentzako ohiko bisita zen Olibetera egiten zutena. Bestalde, haur mordoa izaten zen La Ibericako ateetan, gaileta apurrak eta soberakinak banatzen baitzituzten.
Geroago, bigarren gaileta enpresa bat sortu zen, 36ko Gerrara arte iraun zuena: Campsako biltegiek hartuko zuten gunean ezarri zen Pakers Gailetak enpresa. Espainiako Estatu mailako ospea hartu zuen Errenteria-Oreretak, gaileten herria izan zelako.
amaia

PAPRESA



Papresa - Paper fabrika
Errenteri erdian dagoen enpresa, bizilagunei eragozpen dexente sortzen dizkigu. Lagun eta ezagun askok egiten dute lan bertan ordea. Egunkari gehienak egiteko papera, bertatik ateratzen da: Berria, Gara, Hitzak, DV, Diario de Noticias, El Pais...
Sarai Gonzalez 5.c

2010/05/17

Gu Egape ikastola 5.maila C-koak gara.

KAIXO lagunak:
Hemen dituzuen informazio testuak Egapeko 5.C gelak egin ditu. Urnietari buruzko informazio interesgarria da.
Ordenagailu eramangarriekin egin ditugu, nola erabili jakin dezagun. Problema batzuk izan ondoren, esfortzuarekin ondo xamar ateratzea lortu dugu.
Edukazio ona izateko aurkeztu egingo gara:


Goitik eta ezkerretik hasita lehengo lerrotik aurkeztuko gara: Koldo, Manex, Ander.G, Iñigo, Irati.L, Marina eta Julen.V.
Bigarren lerroan: Maitane, Iñaki, Lander, Julen.A, Irati.O, Ander.Z eta Maixua; Juan Luis.
Hirugarrren lerroan: Ainitze, Leire, Unai, Ioritz, Naroa eta Mikel.

2010/05/14

Eta bukatzeko 5.Cko ikasleak


Kaixo!
Sergio maisua, baina ez da agertzen, Mikel, Ana, Selene, Saray, Karla, Asier, Iñaki, Nagore, Ania, eta Ametz.

Azpian Margarita, Janire, Oier, Kevin, Xavier, Unai, Santi, Amaia eta Sarai.

Agur!

Hemen gaituzue 5. Bko ikasleak


Kaixo!


Marga andereñoa, Ekaitz, Nerea, Yoana, Asier, Ane, Lide, Nagore, Gorka, Angel eta Hodei.

Bigarren ilaran Judit, Daniel, Jaleel, Bryan, Eneko, Kelly, Maialen, Oihana eta Cristina.

Agur !

Hauexek gara 5.Ako ikasleak


Kaixo!

Maxose andereñoa, Arrate, Andrea, Naiara, Eider aurrean, Eider, Miriam, Eneko, Isaac, Nayin eta Asier.

Makurtuak, Gorane, Iñaki, Leire, Andrea, Maddi, Oscar, Eneko eta Andoitz.

Agur!

Cristobal Gamoneko 5. mailako ikasleak


Kaixo lagunak!
Guk Cristóbal Gamón ikastetxean ikasten dugu (Errenteriako auzo batean kokatuta). 5. mailakoak gara, hiru gela daude eta guztira 56 lagun gara.
Eskolan gauza asko daude: jangela, informatika, liburutegia, mediateka, gimnasioa... Gure eskolan asko gara, 600 ikasle gutxi gora behera eta “Sorgintxulo” kalean kokatua dago, juxtu gure aldizkariaren izena.
Oso gustora gaude, andereño eta maisu atseginak daudelako. Hiru hizkuntzetan ikasten ditugu: ingelesa, euskara eta gaztelania baina gehien erabiltzen dugun hizkuntza euskara da.
Agur eta laister arte!


Gu Egape ikastolako 5.maila B-ko ikasleak gara

Kaixo!
Urnietako Egapeko 5. mailako B taldekoak gara. Urnietako historiari buruz lan bat egiten ari gara. Eskola 2.0 ordenagailuak ekarri dizkigutela eta irakasleek lanean jarri gaituzte: Urnietako historia ikasi eta erakutsiko dizuegu.

Lehen ilaran gaudenak: Sacha-Omayra-Julen-Irati-Agustin-Libe-Asier Lozano.

Bigarren ilaran gaudenak: Aratz, Lydia, Martin, Nerea,Olatz, Imanol, Ana  (Irakaslea).

Hirugarren ilaran gaudenak: Inigo, Jessica, Gorka, Oihane, Asier Robledo, Soraya gara.

EA ONDO PASATZEN DUZUEN GURE LANAREKIN!!!

Kaixo lagunok, gu Egape ikastolako 5.maila A- koak gara

Kaixo, errenteritarrak:
Egape ikastolako 5.A mailako ikasleak gara.
Ondoko argazkiari begiratuz gure izenak jakingo dituzue. 9 neska eta 9 mutilez osatutako gela dugu.

Goitik hasita: ezkerretik, Josu Gines, Oier, Jon Martinez, Josu Serrano, Izaro eta Uxue.
Erdian ezkerretik, gure tutorea Mentxu, Nahia, Asier, David, John Gonçalvez, Inhar, Lander eta Aneren laguntzailea: Jaione.
Beheran, Ane, Ianire, Naroa, Leire, Garazi eta Josune.



Oso pozik gaude egin dugun lanarekin, zuekin partekatzeko irrikaz gaude. Zuen lanak ikusteko gogo handia daukagu.

2010/05/11

Nortzu gara ?