2010/05/19

TXIRRINDULARITZA

Txirrindularitza bi gurpileko txirrindu batean praktikatzen da, oinekin bi pedal sakatuz, hankekin indarra eginez.
Euskal Herriko Itzulia: Euskal Herrian ospatzen den txirrindulari proba ospetsuena da, UCI
ProTour ligaren barruan dago.5 egunez osatzen da itzulia (2006 tik aurrera 6), eta apirilean izaten da.
Txomin Perurena da argazkian ateratzen dena, argazki hori 1960-1970an aterata zegoen.Txomin Perurena 1943ko abenduaren 15ean Oiartzunen jaio zen ( Gipuzkoa).
Etapa guztietan ondo moldatzen zen, sprintetan ondo eta mendian ere primeran.
Munduko txapelketan ,1977an, bostgarrena izan zen.
Txirrindularitza profesionala utzi ondoren, Teka, Orbea eta Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendaria izan zen.
Argazki honetan Urnieta zeharkatzen ikusten dugu urnitarren txaloen artean.


IÑIGO FERNANDEZ

ERRET-BIDEA



Erret-bidea Europatik Santiagora zihoazen erromesek erabili zuten baina hori baino lehen, erromatarren garaian ere erabilia izan zen. 

Erret bidea bezala ezagutua da eta Gipuzkoa zeharkatzeko ohiko bidea zen.

Europatik zetozen erromesek ere asko erabili zuten, bazekiten ez zela biderik motzena baina bai erosoa, zihurra eta babestua. 

Gipuzkoako ibilbidea Irunen hasten da eta
Andoainera iritsi aurretik Oiartzun, Astigarraga, Hernani eta Urnieta zeharkatzen ditu.
5.Bko Imanol Odriozola

URNIETAKO ERLIEBEA



Urnietako udalerria Donostiako Eskualdean dago. Eskualde horrek Donostia, Hernani, Urnieta, Usurbil, Orio, Lasarte-Oria eta Astigarraga Udalerriak hartzen ditu.

Donostiako eskualdea Gipuzkoako iparraldean dago, eta muga naturalak Kantauri itsasoa, Urola Kosta, Tolosaldea, Oiartzualdea eta Nafarroako probintzia ditu.

Urnietako herriari dagokionez, Oria eta Urumea ibaien arteko ibarrean dago kokatua.

Urnietaren mugak honako hauek dira: iparraldean Lasarte-Oria, ekialdean Hernani, hegoaldean Hernani eta Elduain eta mendebaldean Andoain eta Lasarte-Oria.
Urnietako udal barrutiak 2.265,4 hektareako zabalera du gaur egun; lehen, Lasarte-Oria banandu artean (1986), gutxi gorabehera 27 km2 zituen.


Udalerriko lekurik garaiena Adarra mendiaren gailurra da (817 m), eta hurrena Onddi mendiaren gailurra (543 m); baxuena, berriz herrigunea bera da, itsasoaren maila baino 15-25 metro gorago baitago.

Erliebea menditsua da, muinoak eta mendixkak dira nagusi, bailara korapilatsuen eta errekatxoen artean banatuta.

MAITANE DOMINGUEZ


KONTZEJUZARRA


Argazkian ikusten dena Elizaurre etxearen plazako fatxada da, Eulianea etxea, bere zurezko balkoitxoarekin. Etxe honek Kontzejuzar, Elizaurre edo Eulianea etxearen izena hartzen du. Etxe aurreko petril horretan saldu zituen urte askotako igande eta jaietan Teresa Isasa Gorritik bere goxokiak eta xingola edo zinta bedeinkatuak. Eulianea etxeak, Kaminuberri aldera zegoen ate bat eta plazatik tabernara sartzeko beste bat zeuzkan. Ate honek, aldapan zegoen kalera joateko harri gisezko lau eskailera-maila zeuzkan.Garai batean etxe honetan biltzen ziren herriko agintariak erabakiak hartzeko, horregatik deitzen zaio KONTZEJUZAR, udaletxe zaharra zelako.

Elizaurre edo Eulianea 1972. urtean bota zuten.

Nerea Díez

ARMARRIA



Nik Urnietako armarriari buruz hitzegingo dut:

Udaletxearen lehenbiziko proiektuak XVII. mendekoak dira, lanak 1731 aldera amaitu baziren ere, aurrealdeko armarria jarri zen.  

Felipe V.ak, 1730eko apirilaren 10ean Madrilen emandako egiaztagiri bidez, lau kuarteletan zatitutako armarria erabiltzeko baimena eman zuen: lehenengoan eta laugarrenean, eremu gorrian zilarrezko gurutze bat ikus liteke, eta beste bi kuarteletan, eremu urdinean, urrezko izar bat kasketa eta koronelarekin.

Hurrengo urtean, Hondarribiak baimena eman zuen armarri hura lantzeko eta Udaletxe berrian jartzeko Jaizkibelgo harrobietatik behar zen harria atera zedin. Jose de Zuaznabar oiartzuarrak egin zuen eta kondairaren arabera, Urnietara zekartenean, Hernaniko atarira iritsitakoan, hernaniarrek ez zieten aurrera egiten utzi, helmugara iristeko.
Urte haietan beti zegoen liskarren bat bi herrien artean. Litekeena da armarri ederra idiek tiratako gurdi batean ekartzea. Orduan, Hernanin jartzen zizkieten trabak ikusita, Urnietatik mutiko sendoz osatutako taldea atera zen armarriaren bila. Beldur handirik gabe, bizkar gainean hartu zuten eta, bidezidorretan zehar, Hernanitik igaro gabe, Urnietako plazaraino ekarri zuten. 
Soraya Mayoral

ESNEKETARIAK


Kaixo, ni Martin naiz,esneketariei buruz hitzegingo dizuet.

Baserrietako behien esne ekoizpena garrantzia handiko diru sarrera izan ohi zen, eta esne hori kaleko eta Donostiako etxeetaraino eramatea egunero egin behar zen eginkizuna.

Urnietan bazen esne-partitzaile guztiak Donstiaraino eraman eta bertatik ekartzen zituen autobus zerbitzua-Txintxuaren autobusa, Aldanondoarena...- eta ez ziren gutxi Urnietatik bertara joan ohi zirenak.Herrian bertan, esnea banatu eta soro eta baratzetako ekoizkinak saltzeko astoa erabili ohi zuten gure baserritarrek, txukun-txukun bere kartolak jantzita. Gure kaleetako leku estrategikoetako paretetan ez zen burdinezko uztairik falta astoak bertan lotzeko.

MARTIN ABAD 5.B

EZAGUTZEN AL DUZUE BASERRI HAU?


Urnietak lau bailara ditu: Lategi, Goiburu, Ergoien eta Oztaran. Aintzinan baserriak artzainen txabolak ziren eta gero baserri bihurtu ziren. Horietako bat hauxe da, Ormazarreta baserria. "Horma zahar erreak"esan nahi du. 1712.urteko zentsoan agiri da. Ormazarretak garrantzia eta protagonismoa izan zuen azkeneko Gerrate Karlistean, Aldapeta (Montefrio) gainean zeuden karlistak zirela eta. Goiburu auzoan dago.

Manex Martínez de Gereñu