Deskripzioa eta oharrak:
Donostialdean, Errenterian dago kokatuta San Agustin komentu arkitektonikoki interesgarria. Agustinak deritzan auzoan dago, herriko sartaldean, gunerik gorenean. Asteasuko Katalinak eta haren ahizpa Barbarak eta Mari Juanek fundatu zuten, 1543an. Aita agustindarren apaiz zerbitzuak onartu zituzten eta, horrenbestez, horien ordenan sartu ziren.
Oinplano angeluzuzena du elizak,
habearte bakarra sei ataletan zatituta eta
ganga ilargixkadunez eta
arku fajoiz estalita. Kanpoaldean
kontrahorma edo ostiko batzuek irmo eusten diete hormei.
Fatxada nagusia sortaldera begira dago eta XVI. eta XVII. mendeetako eraikin erlijiosoen ezaugarriak nabari-nabari dira: horma asko eta
bao gutxi, apaingarriak ere urri. Fatxadan zentratuta ageri da portada, eta
zirkuluerdiko arku molduratu bat dauka, alde banatan zutabeak dituela
taulamenduari eutsiz. Horren gainean
nitxo bat dago San Agustinen irudiarekin. Fatxadaren gorenean
kanpai horma bat ikusten da zirkuluerdiko hiru hutsarterekin, eta zenbait bolak eta gurutze batek errematatzen dute guztia.
Barrualdea erabat
emokatuta dago, fatxada, aldiz,
harlanduz egina da.
Margarita Rivera 5.c