2010/06/02

KLAKE MUSIKA



Errenteria Musikaleko klake dantzariak, Bartzelonan
Igandean eskainiko dute emanaldia
Errenteria Musikaleko Musika eta Dantza Eskolako hiru klake dantzarik emanaldi bat eskainiko dute Bartzelonan etzidamu (igandean). Larraitz Ugartemendia irakasleak lagunduta joango dira. Herriko dantzariez gain, beste hainbat tokitako klake dantzariak ariko dira
.
Nagore 5.c

GIZARTEA- HAUR eta LEHEN HEZKUNTZAN D EREDUA 1998,2001,2004 eta 2007. urteetan



Urte horietan eta D ereduan ikasten zuten Haur eta Lehen Hezkuntzetako neska mutilen kopurua adierazi dugu

Grafiko barradun honetan



3.taldea: Ianire, Garazi eta Uxue

GIZARTEA-“D” EREDUA URNIETAN LEHEN HEZKUNTZAN

GIZARTEA- HEZKUNTZA

D EREDUA

LEHEN HEZKUNTZAN URNIETAN, 1998, 2001, 2004 eta 2007. urteetan

Urte horietan D ereduan ikasten zuten neska-mutilen kopuruak

Grafiko Barradunaren bidez adierazi ditugu.

2.Taldea: David, John eta Inhar

2010/06/01

Jose Antonio Loidi

http://www.argia.com/siglo/imagen/99loidi.jpg

1916an Errenterian jaioa, herriaren erdi erdian jaio zen.
Orain Oarso aldean bizi da.
Bizkarrondo, botikaria, euskaltzain
urgazlea, zientzia gizona, literatur lehiaketetan
epai-mahaikide, historia ikerlari, eta gure
belaunaldiko askorentzat HAMABOST EGUN
URGAINEN nobela poliziakoaren egile.
Kelly eta Maialen 5.B

2010/05/31

Leire Martinez

La Oreja de Van Gogheko kantaria Donostian jaio zen duela 31 urte, baina Errenterian (Gipuzkoa) eman du bizitza gehiena.

Leire Martinez, Factor X telebista saioan ezagutu genuen, La Oreja de Van Gogheko kantari gisa aurkeztu zuten. Amaia Monteroren ordez dagoen abeslaria da.

Leire Martinez kantariak eta Xabi San Martin teklistak taldearen beste abesti berrietako bat ere interpretatu dute, martxoaren 11ko atentatuetan eztanda egin zuten trenetak batean doan bikote baten istorioa kontatzen duen kanta, hain zuzen.


Aurkezpen horretan, "El último vals", La Oreja de Van Goghen hurrengo diskoko lehen singlea, entzun ahal izan zuten kazetariek. Lan hori, gainera, Leire Martinezekin batera grabatu zuten.

LIDE ETA CRISTINA 5.B

MARIASUN LANDA

MARIASUN LANDAK IRABAZI DU HAUR ETA GAZTE LITERATURAKO ESPAINIAKO SARI NAZIONALA

Mariasun Landak (Errenteria, 1949) jaso du 2002. urteari dagokion Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Sari Nazionala. Hain zuzen ere, Alberdania argitaletxearekin plazaratutako 'Krokodiloa ohe azpian' liburuagatik eman diote. Gaur egungo gizakiaren bakardadearen inguruko gogoeta sakona gordetzen du liburu horrek, gazteentzako egokitutako kontaera modu samurraren azpian.

Orain artekoan, 27 liburu argitaratu ditu Mariasun Landa idazleak eta Bernardo Atxagarekin batera, atzerriko hizkuntzetara gehien itzuli den euskal idazlea da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, nahiz eta Lehen Hezkuntzan zein euskaltegietan ere aritu den klaseak ematen. Bere ibilbide literarioan hainbat eta hainbat euskal sari jaso ditu, hala nola: Lizardi Saria (1982), Euskadi Saria (1991), edo Antonio María Labaien Saria (2002); baita nazioarteko zenbait sari ere, esaterako White Ravens saria irabazi zuen 2002an Elefante txori-bihotza liburuagatik (2001) eta, jakina denez, Espainiako Kultura Ministeritzak Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala eman zion Krokodiloa ohe azpian lanagatik 2004an.



EGILEAK:NAGORE ETA OIHANA 5.MAILA B



































2010/05/28

ORERETA

ORERETA RENTERIA
XIX. mende hasieratik duela hamarkada gutxi batzuk arte, Errenteria-Orereta gaileten herria bezala zen ezaguna; izan ere, Espainiako Estatuko gaileta ekoizle handiena zen.

Urtetik urtera izendapen hori galtzen joan den arren, Errenteria-Orereta gaileten herria bezala zen ezaguna. Herriko gazteenek, ordea, ez dute horren berririk, eta entzunda ere ez dute loturarik ikusten gaur egungo herriaren eta gaileten artean.
Gaileten industria inon baino indar gehiagorekin errotu zen Euskal Herrian garai batean, eta batez ere, Errenteria-Oreretan. 1886. urtean mugarri zen horretan, hain zuzen, orduan sortu baitzen La Iberica, Luxuzko Bizkotxoen eta Gaileten Manufaktura Espainiarra. Enpresaren mantenua eta sortzea familia frantziar baten esku zegoen, Olibet familia.
Enpresak 3.500 metro koadroko pabilioiak zituen, eta tren geltokiaren ondoan zegoen. Hala, Errenteria-Orereta eta Lezo lotzen zituen errepideak, gaileta usain erakargarria izan ohi zuen. Errenteriako historia biltzen den liburuetan honakoa diote enpresaren kokaleku estrategikoaz: «Trenak La Ibericaren atean bertan Gaztelatik ekarritako irin almidoiztatua uzten zuen, ia glutenik ez zuena; Pasaiako Portutik Kubako azukre-kanabera jasotzen zuten, Frantziakoak baino askoz ere hobeak zirenak; eta azkenik, herriko baserriek sortzen zuten esne purua zegoen».
200 langile baino gehiago
Negozioa hedatuz joan zen, eta Bartzelonan eta Madrilen sukurtsal bana jarri zituzten. 1914an, egunean bost tona gaileta ekoizten ziren La Iberican, eta 200 langile baino gehiago zeuden lanean. Oso ezagunak ziren bertako petits-beurre gaileta moldeak, Olibeteko gaufretteak eta eguneroko ogia. 60ko hamarkadan ateak itxi arte udatiarrentzako ohiko bisita zen Olibetera egiten zutena. Bestalde, haur mordoa izaten zen La Ibericako ateetan, gaileta apurrak eta soberakinak banatzen baitzituzten.
Geroago, bigarren gaileta enpresa bat sortu zen, 36ko Gerrara arte iraun zuena: Campsako biltegiek hartuko zuten gunean ezarri zen Pakers Gailetak enpresa. Espainiako Estatu mailako ospea hartu zuen Errenteria-Oreretak, gaileten herria izan zelako.
amaia