2010/05/20

URNIETAKO KLIMA


URNIETAKO KLIMA


Urnietako klimari buruz hitz egingo dizuet :

Urnietak, klima ozeanikoa du. Urnietakoa klima hotzepel hezea da. Tenperatura hotzepelak, hezetasun nabaria eta euri ugari izaten dira Urnietan urte osoan zehar. Hala ere, uda eta negua nabari bereizten dira batez ere tenperaturari buruz. Euria, berriz, urte osoan izaten da eta neguaren eta udaren arteko aldeak txikiak izaten dira. Elurra, ordea, oso gutxitan egiten du, urtean behin-edo, eta 5-10 alditan izozten du urtean. 2007an euri kopurua 1.536,1mm izan zen. Batez besteko tenperatura 15°C ingurukoa izaten da, udako handiak bero handiko sentipen termikoa sortzen duen arren. Hego haizeak jotzen duenean, tenperatura supituki igo daiteke, neguan 20°C eta udan 38°C eragin arte.


OLATZ URRUZOLA

HERRITARREN BIZIMODUA


Kaixo, trontzalariei buruz hitz egingo dizuet.

Herri kirolak jendetza izugarria biltzen zuten, bai herriko festetan izaten ziren bileretan, bai Goiburukoetan edo baserriren batean ala bestean antolatzen ziren erakustaldi eta lehiaketetan.

Argazki hauetako lehian, behinik behin garbi ikus liteke hau, gazte eta helduenentzat izan ohi zela ikuskizuna.

Trontzatu beharreko enborrak, hankak lurperatuta zituzten asto moduko batzuetan eusten ziren.

LIBE ARRUARTE 5.B

URNIETAKO RENFE TRENA

Kaixo, Agustin izena dut eta Urnietako Renfe trenari buruz hitz egingo dizuet:
Trena XIX. mendearen bukaeran azaldu zen Urnietan eta oraindik ere Urnietatik pasatzen da.
Gure arreta deitzen duen trena Norteko trena da.
Burdinbide hau egiteko azterketak Letourneur ingeniariak egin zituen, eta berak gidatu zituen lanak ere. 1858ko ekainean, hots handiz, Tolosan obren inaugurazioa egin zen. 1863an Donostia-Beasain tartea ustiatzen hastea lortu zen, eta hurrengo urtean linea Altsasuraino iritsi zen. 1864ko abuztuaren 15ean inauguratu zen ofizialki, Donostian, Madril-Paris linea.
Gaur egun ere oso inportantea da trena gure herrian, Donostiara azkar joateko aukera ematen digulako.
5.B ko Agustin Naranjo

2010/05/19

BASERRI ZAHARRAK: ANTSO BASERRIA


KAIXO!!!!,Antso baserriaz hitz egingo dizuet:

Benta tabernatik Xoxokara doan bidetik metro gutxitara dagoen baserri handi bat da. Gaur egun errepidea dauka.
Miguel Tomas Eleicegui, Urnietan oso ezaguna, 1809.urte aldera bizi izan zen bertan. Oso gizon azkarra izan zen, zenbait liburu zeuzkan, olerkiak irakurtzen zituen eta Testamentu Zaharra-ren jabe zen.

Baina beti besteei utzi, eta azkenean galdu egin zuen. Etxearen inguruan basoa zegoen eta bertan Miguel Tomasen oinotsak entzuten ziren. Gaur baso hori isiltasun eta bakardadean geratu da.
5.Bko Ohiane Pellejero



BRUNET INDUSTRIA


Lehen Urnieta Oriaraino iristen zen. Oria Lasarten, hegoaldean, dago. Auzo txiki bat zen. Garrantzi gehiago hartu zuen auzoa k Brunet eta Cia fabrikak ireki zituztelako, hau 1848an gertatu zen. XIX. Mendean 400 langile baino gehiagok lan egin zuten fabrikan.Oria handitu egin zen, lana egiten zutenentzat eta familientzat etxeak egin zituzten. Eta Pequeña Rusia deitu zioten Oriari.
Hau izan zen Urnietan kokatutako lehen industria inportantea, geroztik asko eta asko eraiki dira gure herrian.

5.Bko Aratz Urdangarin 

LANDARETZA









Landaretzari buruz hitz egingo dut:

Urnietan zuhaitz hauek ikus ditzakegu: lizarra, haritza, ezkia, zumarra, astigarra, pagoa, zumea eta haltza. Batez ere lizarra eta haritza aurkituko ditugu. Ezkia, gaztainondoa, astigarra... neurri txikiagoa duten zuhaitzak dira. Pagoa, zumea eta haltza neurri txikiagoan, betiere hezetasun mailaren arabera.

Azpiko basoan, urritza, elorri beltza eta garoak izango lirateke.

Belardi eta soroek ere oparotasun eta aniztasun nabaria erakusten dute. Oro har, Urnietako landaredia klima ozeaniko heze bati dagokiona izango litzateke, tenperatura hotzepelekin, Kantauri isurialde osoaren antzera.

Herrigunetik kanpo soroak eta baratzak dira, baserrien ustiapenen ondorioz, antzinako landaredia ezabatu dutenak. Gune batzuetan, ordea, garoa eta txilarra dira nagusi, antzinako basoaren desagerketaren ondoren garatu den landaredia. Bertakoak ez diren Pinus radiata eta Pinus insignis landatuta daude.

LYDIA USARRAGA



ELIZA KARLISTADETAN



Argazki hau Urnietako elizarena da, Karlisten garaian. Lehen gerra Karlistan Urnietako
elizaren dorrea erre egin zuten.
Fernando VII.a hil zenean lehen gerra karlista hasi zen. Urnieta izan zen Gipuzkoan lehen Karlistadan kalte gehien jaso zituen herria.
1837/8/9an Karlistek Urnieta erre egin zuten eta 5 etxe bakarrik geratu ziren.
Urnietarrek sute bat eragin zuen gizona jazartu zuten eta Etxeberri baserrian harrapatu eta bizirik zegoela erretzen ari zen elizara bota zuten. Urnieta 2 urtez egon zen biztanlerik gabe.
Urnietako amona batek kontatzen zuen bigarren gerra Karlistan Santa Cruz Karlisten burua bere Kasetan agertu zitzaiola. Afaldu eta ondoren Kasetaren ondoan zegoen zulo batean lo egin zuen. Hurrengo egunean Santa Cruz eta bere gizonek diru askorekin Españako bankura zihoan trena lehenik bidetik atera eta eraso egin nahi izan zioten. Baina Gabriel San Sebastian aguazilak salatu egin zituen eta ezin izan zuten beraien helburua lortu.1975-9-17an Liberalen eta Karlisten artean beste gerra bat egon zen eta Urnietar askok tifua eta biruela eduki zuten.
5.Bko Iñigo Juanikorena