2010/05/18

FERNANDO ALKAIN IZAGIRRE


Fernando Alkain Izagirre Urnietako Berrasoeta baserrian jaio zen 1.877an. Oso txikitik bertsolari txapelketetan parte hartu zuen Pello Errotarekin, Prantzes Txikiarekin etab.

Fernando Alkain bultzatzaileetako bat izan zen Joxe Mari Larbururekin (Trankatx) esne banatzaileen greba egiteko 1.915ean. Baina igande horretan bi urnietarrak Guardia Zibilak Ondarretako kartzelara eraman zituen. Han, Alkainek bertsoak egiten zituen jendeak kontatzen zien gauzei buruz.

Alkainen bertsoek eragina zuten eta urnietarrak kartzeletik atera zituzten hirugarren egunean.


MIKEL ETXEBERRIA

MARTIN DE URNIETA XVI.m


Martin De Urnieta XIV. mendean bizi izan zen. Bere garaian oso ospetsua izan zen itsasontzi baten kapitaina izan zelako eta horrekin izugarrizko bidai luze eta harrigarriak egin izan zituelako.

← Itsasontzi honetan bidaiatu zuen Martin De Urnietak.


MARINA BARRIENTOS

JUAN BAUTISTA ZUMALAKARREGI

Guraso andoaindarrak zituen eta Urnietan jaio zen. Gazte-gaztetik Kuban bizi izan zen, han aberatsa egin zen.1898 urtetik bere jaioterrira opari garrantztsu bat bidaltzen zuen herriko zaharren artean banatzeko.

Opariak emateko eguna San Miguel eguna zen, goizez. Bere familiako batek banatzen zituen opariak gutxi gora- behera bi sexuetako hirurogei zaharrei.

Espainiara egin zuen bidaia baten zirkunstantzia aprobetxatuta, jaioterriak omenaldi bat egin zion bere afektu eta eskerronagatik.
Egun hartan Sala Kapitularrean beraren erretratu bat kolokatu zen, Hombrados Oñativiak olioarekin marraztua.
D. Juan Bautistak beti adierzi bazuen ere berriro bere ra itzultzeko han bere egunak bukatzeko, La Habananan hil zen 1945eko Urtarrilaren 12an ,laurogeitahiru urte zituenean.

Lander Cia

NON DAGO GURE HERRIA?

Urnietako udalerria Donostiako Eskualdean dago. Eskualde horrek Donostia, Hernani, Urnieta, Usurbil, Orio, Lasarte-Oria eta Astigarraga Udalerriak hartzen ditu. Donostiako eskualdea Gipuzkoako iparraldean dago.

Muga naturalak Kantauri itsasoa, Urola Kosta, Tolosaldea, Oiartzualdea eta Nafarroako probintzia daude.

Urnietako herriari dagokionez,Oria eta Urumea ibaien arteko ibarrean dago kokatua. Urnietaren mugak honako hauek dira: iparraldean Lasarte-Oria, ekialdean Hernani, hegoaldean Hernani eta Elduain eta mendebaldean Andoain eta Lasarte-Oria. Urnietako udal barrutiak 2.26alera du gaur egun; lehen, Lasarte-Oria banandu artean (1986), gutxi gorabehera 27 km2 zituen.Udalerriko lekurik garaiena Adarra mendiaren gailurra da (817 m), eta hurrena Onddi mendiaren gailurra (543 m); baxuena, berriz herrigunea bera da, itsasoaren maila baino 15-25 me5,4 hektareako zabtro gorago baitago.


Erliebea menditsua da, muinoak eta mendixkak dira nagusi, bailara korapilatsuen eta errekatxoen artean banatuta

KOLDO MANGAS

2010/05/17

HERRI MUGAKIDEAK


Kaixo, Urnietako herri mugakideei buruz hitz egingo dut:
Urnietako herri mugakideak dira : Iparraldean Lasarte-Oria, Ekialdean Hernani, Hegoaldean Hernani eta Elduain eta Mendebaldean Andoain eta Lasarte-Oria.
Urnietako udal barrutiak 2.265,4 hektareako zabalera du gaur egun; lehen, Lasarte-Oria banandu aurretik (1986),gutxi gorabehera 27 km karratu zituen.
Udalerriko lekurik garaiena Adarra mendiaren gailurra da (817 m),eta hurrena Onddi mendiaren gailurra (543 m); baxuena, berriz herrigunea bera da, itsasoaren maila baino 15-25 metro gorago baitago.
Erliebea menditsua da, muinokoak eta mendixkak dira nagusi, bailara korapilatsuen eta errekatxoen artean banatuta.
Urnietako udalerria Donostiako Eskualdean dago.Eskualde horrek Donostia, Hernani, Urnieta, Usurbil, Orio, Lasarte-Oria eta Astigarraga Udalerriak hartzen ditu.
IRATI ABAD

SOKATIRA

Sokatira herri kirol bat da. Partaide ezberdinek osatutako bi taldeak soka baten alde bietan jarrita, sokari bakoitzak bere aldera tira egin behar diete.

Kirolaren adierazitako leku edo marka jakin batetik beste taldea pasaraztea da. Talde bakoitzean 8 pertsona izaten dira, euretariko batek taldea zuzentzen duelarik.
Pisuaren arabera proba ezberdinak egoten dira.
Urnietan beti festa giroan egiten den kirola da, baita, gaur egun ere.

Aspaldian, belardietan jokatzen zen eta gaur egun, aldiz, frontoi, kiroldegi edo herriko plazetan.
Lehen, bakarrik gizonezkoak lehiatzen ziren, orain, emakumeek ere jokatzeko aukera dute.

Naroa Agirre

Gu Egape ikastola 5.maila C-koak gara.

KAIXO lagunak:
Hemen dituzuen informazio testuak Egapeko 5.C gelak egin ditu. Urnietari buruzko informazio interesgarria da.
Ordenagailu eramangarriekin egin ditugu, nola erabili jakin dezagun. Problema batzuk izan ondoren, esfortzuarekin ondo xamar ateratzea lortu dugu.
Edukazio ona izateko aurkeztu egingo gara:


Goitik eta ezkerretik hasita lehengo lerrotik aurkeztuko gara: Koldo, Manex, Ander.G, Iñigo, Irati.L, Marina eta Julen.V.
Bigarren lerroan: Maitane, Iñaki, Lander, Julen.A, Irati.O, Ander.Z eta Maixua; Juan Luis.
Hirugarrren lerroan: Ainitze, Leire, Unai, Ioritz, Naroa eta Mikel.