2010/05/28

ORERETA

ORERETA RENTERIA
XIX. mende hasieratik duela hamarkada gutxi batzuk arte, Errenteria-Orereta gaileten herria bezala zen ezaguna; izan ere, Espainiako Estatuko gaileta ekoizle handiena zen.

Urtetik urtera izendapen hori galtzen joan den arren, Errenteria-Orereta gaileten herria bezala zen ezaguna. Herriko gazteenek, ordea, ez dute horren berririk, eta entzunda ere ez dute loturarik ikusten gaur egungo herriaren eta gaileten artean.
Gaileten industria inon baino indar gehiagorekin errotu zen Euskal Herrian garai batean, eta batez ere, Errenteria-Oreretan. 1886. urtean mugarri zen horretan, hain zuzen, orduan sortu baitzen La Iberica, Luxuzko Bizkotxoen eta Gaileten Manufaktura Espainiarra. Enpresaren mantenua eta sortzea familia frantziar baten esku zegoen, Olibet familia.
Enpresak 3.500 metro koadroko pabilioiak zituen, eta tren geltokiaren ondoan zegoen. Hala, Errenteria-Orereta eta Lezo lotzen zituen errepideak, gaileta usain erakargarria izan ohi zuen. Errenteriako historia biltzen den liburuetan honakoa diote enpresaren kokaleku estrategikoaz: «Trenak La Ibericaren atean bertan Gaztelatik ekarritako irin almidoiztatua uzten zuen, ia glutenik ez zuena; Pasaiako Portutik Kubako azukre-kanabera jasotzen zuten, Frantziakoak baino askoz ere hobeak zirenak; eta azkenik, herriko baserriek sortzen zuten esne purua zegoen».
200 langile baino gehiago
Negozioa hedatuz joan zen, eta Bartzelonan eta Madrilen sukurtsal bana jarri zituzten. 1914an, egunean bost tona gaileta ekoizten ziren La Iberican, eta 200 langile baino gehiago zeuden lanean. Oso ezagunak ziren bertako petits-beurre gaileta moldeak, Olibeteko gaufretteak eta eguneroko ogia. 60ko hamarkadan ateak itxi arte udatiarrentzako ohiko bisita zen Olibetera egiten zutena. Bestalde, haur mordoa izaten zen La Ibericako ateetan, gaileta apurrak eta soberakinak banatzen baitzituzten.
Geroago, bigarren gaileta enpresa bat sortu zen, 36ko Gerrara arte iraun zuena: Campsako biltegiek hartuko zuten gunean ezarri zen Pakers Gailetak enpresa. Espainiako Estatu mailako ospea hartu zuen Errenteria-Oreretak, gaileten herria izan zelako.
amaia

No hay comentarios: