2010/05/31

MARIASUN LANDA

MARIASUN LANDAK IRABAZI DU HAUR ETA GAZTE LITERATURAKO ESPAINIAKO SARI NAZIONALA

Mariasun Landak (Errenteria, 1949) jaso du 2002. urteari dagokion Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Sari Nazionala. Hain zuzen ere, Alberdania argitaletxearekin plazaratutako 'Krokodiloa ohe azpian' liburuagatik eman diote. Gaur egungo gizakiaren bakardadearen inguruko gogoeta sakona gordetzen du liburu horrek, gazteentzako egokitutako kontaera modu samurraren azpian.

Orain artekoan, 27 liburu argitaratu ditu Mariasun Landa idazleak eta Bernardo Atxagarekin batera, atzerriko hizkuntzetara gehien itzuli den euskal idazlea da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, nahiz eta Lehen Hezkuntzan zein euskaltegietan ere aritu den klaseak ematen. Bere ibilbide literarioan hainbat eta hainbat euskal sari jaso ditu, hala nola: Lizardi Saria (1982), Euskadi Saria (1991), edo Antonio María Labaien Saria (2002); baita nazioarteko zenbait sari ere, esaterako White Ravens saria irabazi zuen 2002an Elefante txori-bihotza liburuagatik (2001) eta, jakina denez, Espainiako Kultura Ministeritzak Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala eman zion Krokodiloa ohe azpian lanagatik 2004an.



EGILEAK:NAGORE ETA OIHANA 5.MAILA B



































No hay comentarios: