2010/06/10

aguztinetako eliza

Deskripzioa eta oharrak:
Donostialdean, Errenterian dago kokatuta San Agustin komentu arkitektonikoki interesgarria. Agustinak deritzan auzoan dago, herriko sartaldean, gunerik gorenean. Asteasuko Katalinak eta haren ahizpa Barbarak eta Mari Juanek fundatu zuten, 1543an. Aita agustindarren apaiz zerbitzuak onartu zituzten eta, horrenbestez, horien ordenan sartu ziren.
Oinplano angeluzuzena du elizak, habearte bakarra sei ataletan zatituta eta ganga ilargixkadunez eta arku fajoiz estalita. Kanpoaldean kontrahorma edo ostiko batzuek irmo eusten diete hormei.
Fatxada nagusia sortaldera begira dago eta XVI. eta XVII. mendeetako eraikin erlijiosoen ezaugarriak nabari-nabari dira: horma asko eta bao gutxi, apaingarriak ere urri. Fatxadan zentratuta ageri da portada, eta zirkuluerdiko arku molduratu bat dauka, alde banatan zutabeak dituela taulamenduari eutsiz. Horren gainean nitxo bat dago San Agustinen irudiarekin. Fatxadaren gorenean kanpai horma bat ikusten da zirkuluerdiko hiru hutsarterekin, eta zenbait bolak eta gurutze batek errematatzen dute guztia.
Barrualdea erabat emokatuta dago, fatxada, aldiz, harlanduz egina da.

Margarita Rivera 5.c

No hay comentarios: