2010/05/14

Cristobal Gamoneko 5. mailako ikasleak


Kaixo lagunak!
Guk Cristóbal Gamón ikastetxean ikasten dugu (Errenteriako auzo batean kokatuta). 5. mailakoak gara, hiru gela daude eta guztira 56 lagun gara.
Eskolan gauza asko daude: jangela, informatika, liburutegia, mediateka, gimnasioa... Gure eskolan asko gara, 600 ikasle gutxi gora behera eta “Sorgintxulo” kalean kokatua dago, juxtu gure aldizkariaren izena.
Oso gustora gaude, andereño eta maisu atseginak daudelako. Hiru hizkuntzetan ikasten ditugu: ingelesa, euskara eta gaztelania baina gehien erabiltzen dugun hizkuntza euskara da.
Agur eta laister arte!


No hay comentarios: